Zuhatza Trail Deba 2026

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2026(e)ko ekainaren 27(a), larunbata(e)ko 10:00(e)tan
  • Lekua: Deba
  • Herria: Deba
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2026/4/27(e)ko 10:00(e)tatik 2026/6/25 (e)ko 20:00(e)tara

Tarifak

Zergak barne

Lasterketaren inskripzioa 14K
Eguna 2026/6/25 20:00(e)rarte
20,00
Mendi Martxaren inskipzioa 14K
Eguna 2026/6/25 20:00(e)rarte
10,00
Egunak
Orduak
Minutuak
Segunduak

Dokumentazioa

Araudia Zuhatza Trail 2026

Harremanetarako

Zuhatza Euskaltzaleon Mugimendua

Informazio gehiago

ZUHATZA MENDI LASTERKETA ETA ZUHATZA MENDI MARTXA

Zuhatza elkartea eraberritze prozesuan murgilduta dagoen honetan, Deban euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko asmotan gabiltza.

Horrekin bat, ekimen berritzaile bat martxan jartzea proposatu da: Zuhatza Trail eta Zuhatza Mendi Martxa.

Gaur egungo gizartean kirolak duen eragin handia kontuan hartuta, jarduera hauek aukera paregabea dira herritarrak aktibatzeko, kontzientziatzeko eta euskarari dagokion lekua emateko.

Inguruko herrietan antolatzen diren mendi lasterketetan euskarak gero eta presentzia handiagoa duela ikusita, Deban ere norabide berean urrats bat ematea erabaki da.

Ekimenak, kirol jardueraz harago, egun osoko festa giroa sortzea du helburu, non euskara izango den ardatz nagusia: komunikazioan, giroan eta parte-hartzean.

1. Ekimenaren helburuak:

Zuhatza Trail eta Mendi Martxaren bidez hainbat helburu lortu nahi dira:

● Ohiko lasterketa tradizionaletan parte hartzen ez duten herritarrak animatzea eta parte-hartzea sustatzea.

● Euskara espazio publikoan ikusgarri egitea, hala nola kamisetetan, leloetan, megafonian, sare sozialetan, musikan eta anoaguneetan.

● Belaunaldi eta jatorri desberdinetako euskaltzaleak ekimen berean elkartzea.

● Kiroltasuna, elkartasuna, errespetua eta inklusioa bezalako balioak indartzea.

Hau da, euskararen erabilera esperientzia kolektibo positibo eta erakargarri bihurtzea.

2. Antolaketa

Ekitaldia ekainaren 27an ospatuko da, eta honako egutegia izango du:

08:00etan: Mendi Martxa

10:00etan: Mendi Lasterketa

- Irteera eta helmuga Debako Plaza Berrian kokatuko dira.

- Distantzia eta desnibela: 14 km eta +550 m

- Lasterketaren ibilbidea: Debako Plaza Berria – Artzabal – Kanaleko bidea – Arbil – Itziarko industrialdea (anoagunea) – Santa Katalina – hilerriko jaitsiera – hondartza eta Ifar kale – Debako Plaza Berria.

- Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da, gehienez 150 lagun lasterketan eta 150 martxan.

- Izen-emateak aurrez egingo dira, batez ere herriko parte-hartzea sustatzeko asmoz.