XXVIII. AZKOITIAZPEITIA BIRTUALA

XXVIII. AZKOITIAZPEITIA BIRTUALA

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2021(e)ko apirilaren 8(a), osteguna(e)ko 00:00(e)tatik 2021(e)ko apirilaren 11(a), igandea(e)ko 23:55(e)tara
  • Lekua: Azpeitia, Espainia
  • Izen-emate egunak: 2021/3/9(e)ko 12:00(e)tatik 2021/4/8(e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

COBERTURAS RTS

PARTE DE ACCIDENTES ALLIANZ - INSURANCE SPORT 2021

PROTOCOLO DE ACTUACION RTS

PROTOCOLO DE ACTUACION RTS

Harremanetarako

Media Maratón AzkoitiAzpeitia
T: +34 636801991

Informazio gehiago

AUPA! lemapean dator XXVIII. AZKOITIAZPEITIA nazioarteko maratoi erdia.  

Alejandro Gomez en omenez izango da 28. edizio hau. Atleta handi honek zituen baloreak ekarri nahi izan ditugu momentu zail hauetan. Egoera gogorretan aurrera egiteko gaitasuna, zailtasunei aurre egiteko adorea, lagunen lagun, ezin dugu etsi nahiz eta egoera ez den guztiok nahi genuena. 

Martxoaren 20ean zuen data nazioarteko maratoi erdiak, baina bigarren urtez jarraian ezin izango dugu burutu errepide lasterketa. Hori dela eta 2022 urtera pasako dugu nazioarteko maratoi erdia. 

Hala ere, Alejandrori lehen omenaldia egin nahi diogu eta AZKOITIAZPEITIA birtuala izango da atleta handi honi eskainiko diogun lehen aitormena.  

Lasterketa birtualak, aukera desberdinak izango ditu: 

* Maratoi erdia  

* 8km lasterketa motza 

* AzkoitiAzpeitia turistikoa (ez lehiakorra)

Maratoi erdian, Handbike froga ere izango da. Handbike froga, IONE BASTERRA SARIA izango da edizio honetatik aurrera. Ione ohiko partehartzaile bat zen gure lasterketan eta zoritxarrez, 2020ean utzi gintuen. Hanbike frogan azken garaile emakumezko mailan, bere oroimena AzkoitiAzpeitia lasterketarekin bat izango da aurrerantzean. 

Izen emate guztiek 4 prezio desberdin izango dituzte: 

*Izen emate arrunta, 4€. Lasterketa birtualeko aplikazioa eta dortsala deskargatu ahal izango dute, entrenemenduak egin eta apirilaren 8tik 11ra bitartean, aukeratu duten lasterketa birtuala egiteko aukera bat izango dute. 

* Izen ematea maskarila oroigarriarekin 10€. 42k Running etxeko, SPORT 3D maskarila oroigaria jasoko dute aukera hau aukeratzen dutenek, lasterketa birtualeko aipatutako gainontzeko zerbitzu berdinekin. 

* Izen ematea kamiseta oroigarriarekin, 18€. 42K running etxeko Custom Premiun kamiseta 100% birziklatua, jasoko dute aukera hau hartzen duten guztiek, lasterketa birtualeko aipatutako gainontzeko zerbitzu guztiekin. 

*Izen ematea kamiseta eta maskarila, 25€. Bi jantzi oroigarriak lortzeko aukera izango da azken hau. 

Lasterketa apirilaren 8tik 11ra bitartean egin ahal izango da eta aukera bakarra egongo da lasterketa egiteko eta lasterketa bakarra egin ahal izango da, beraz, lasterketa egiterakoan, ondo aukeratu beharko da egin beharreko distantzia, ondoren ezin izango bai da atzera joan. 

 Lasterketa egiteko deskargatu aplikazioa:

 Adroid gailuetan: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.rockthesport.virtualraceprod

 IOS gailuetan: https://apps.apple.com/es/app/rockthesport-virtual/id1528308279

AzkoitiAzpeitia Turistikoa. Lasterketa mota hau sortu dugu, baina kasu honetan derrigorrez igaro beharreko zenbait puntuetatik Pasa beharko da. Ibilbidea, oinez, korrika edo nahi den modura egin daiteke eta ez da sailkapenik izango lasterleta mota honetan. Helburua, gure bi herrietako ondarea ezagutaraztea bai da. Maratoi erdiko ibilbidetik gertu kokaturik dauden monumentu, eraikin, puntu historiko etab pasako dituzue, beraz, goza gure herriek dituzten altxor hauetaz.

XXVIII. AZKOITIAZPEITIA BIRTUALA

Babesleak