XXI Josetxo Imaz Memoriala

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2021(e)ko irailaren 26(a), igandea(e)ko 11:00(e)tan
  • Lekua: Ordizia-Beasain-Lazkao-Ordizia
  • Herria: Ordizia
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2021/9/6(e)ko 09:00(e)tatik 2021/9/25(e)ko 20:00(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Zirkuitoa

Harremanetarako

Informazio gehiago

XXI JOSETXO IMAZ MEMORIALA

ARAUDIA

1. ARTIKULUA

Txindoki Jaso Autowag atletismo taldeak Ordizia, Lazkao eta Beasaingo Udalen laguntzarekin XXI. Josetxo Imaz Memoriala antolatu du 2021ko irailaren 26ean, goizez.

LASTERKETA HERRIKOIAREN AURRETIK HAURRENTZAKO PROBAK KORRITUKO DIRA. PROBA HAUEN EGITURAREN BERRI AURRERAGO EMANGO DUGU.

Ordiziako Altamira auzotik aterako da lasterketa goizeko 11:00-etan ohiko ibilbidea egiteko, Beasain eta Lazkaotik pasatuz, eta helmuga Ordiziako Altamira estadioan izango da, 10 km-ren ondoren.

Musukoa nahitaezkoa izango da beti, irteera hartu arte. Dortsal-bilketan eta beroketan (segurtasuneko 1.5 m distantzia une oro gordez) eta aurretik irteera gunean jarri arte. Behin irteera gunean bakoitza bere lekuan jartzen denean kendu ahal izango dute musukoa eta horretarako jarritako edukiontzietan bota, eta inoiz ez lehenago.

Proba amaitu eta helmugara iritsitakoan musukoa emango zaie korrikalariei lasterkarien poltsan, hornigaiekin batera, bertan jar dezaten.

Helmugatik alde egin behar da lasterketa amaitutakoan aglomerazioak saihesteko eta pertsonen arteko distantzia bermatu ahal izateko. 

2. ARTIKULUA.- PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Nahi duenak har dezake parte lasterketa honetan, bereizketarik gabe: kategoria, sexua edo nazionalitatea, atleta federatua izan ala ez. Adinari dagokionez, 2006 urtean edo lehenago jaiotakoek bakarrik ahal izango dute parte hartu. 2006ean jaiotakoek gurasoen baimena izan beharko dute.

Pertsona hauek ezin izanen dute parte hartu:

- COVID-19 delakoari lotutako edozein sintomatologia izatea (eztula, sukarra, 37° baino gehiago, arnasteko zailtasuna)

- COVID-19 delakoak eragindako pertsonekin kontaktuan egon izana lasterketa baino 14 egun edo gutxiagora.

- Arrisku talde batean egotea, haurdunaldiagatik edo gaixotasun medikoak izateagatik (hipertentsio arteriala, bihotz-hodietako gaixotasunak , diabetesa, biriketako gaixotasunak, minbizia edo immunodepresioa, besteak beste).

500 lasterkarik baino ez dute parte hartuko.

Lasterkari bakoitzak erantzukizun osoa du lasterketan  eta probari aurre egiteko adinako egoera fisikoa duela  bermatuko du.

3. ARTIKULUA.- INSKRIPZIOAK

Izen emateak irailaren 06ean irekiko dira. 

Kronometraia erabili eta botatzeko txip dortsalarekin egingo da. Inskripzioaren prezioa: 12 € (lasterketa bertan behera geldituko balitz, 10€ bueltatuko dira, antolaketa gastuak kendu eta gero (2€).

3.1- IZENA EMATEKO MODUA

Izen-ematea on-line irekiko da www.kronoak.com helbidean, eta Irailaren 24ean, 23:59etan amaituko da. EGUN BEREAN EZINGO DA IZENA EMAN.

4. ARTIKULUA.- DORTSAL TXIPA JASOTZEA

Dortsal guztiak irteera eremun entregatuko dira zuzenean:

Nahitaezkoa izango da maskararen erabilera dortsala jasotzeko eta aldez aurretik tenperatura neurtuko da. Ez zaie proban parte hartzeko aukera emango 37º-tik gorako tenperatura eman dutenei. Dortsala ez zaie emango eta iskripzioaren zenbatekoa itzuliko zaie. Nahitaezkoa da NANa aurkeztea, dortsal-txipa jasotzeko.

5. ARTIKULUA.- LASTERKARIAREN POLTSA

Lasterkariaren poltsa lasterketa amaitzean emango da, eta bertan frutaz, edari isotonikoz, urez eta abarrez osatutako hornidura osoa emango zaie. Helmugan musukoa emango zaie proba bukatutakoan derrigorrez jarri beharko dutena.

6. ARTIKULUA.- DESKALIFIKATZEKO ARRAZOIAK

Irteeran eta helmugan kontrolak egongo dira, eta lasterkari guztiek pasatu beharko dituzte nahitaez alfonbrak. Atleta guztiek epaileen esanetara egon beharko dira probaren hasiera baino 5 minutu lehenagotik, alegia, 11:00-ak baino 5 minutu aurretik.

Frogaz kanpo uzteko arrazoiak honako hauek izango dira:

• Ibilbide osoa ez egitea.

• Dortsalaren publizitatea aldatu edo ezkutatzen badute.

• Dortsala edota txipa beste lasterkari bati esleituta eramatea.

• Edizio honetarako esleitutako jatorrizko dortsala ez eramatea.

• Helmugan dortsalik gabe sartzea.

• Epaileen edo antolakuntzako langileen jarraibideei kasurik ez egitea.

• Halaber, gogorarazten da erabat debekatuta dagoela ibilbide barruan antolakuntzakoak ez diren ibilgailu motordunak edo bizikletak sartzea.

7. ARTIKULUA.- LAGUNTZA MEDIKOA

Laguntza medikoa izango da ibilbidean zehar, baita helmugan ere. Antolakuntzak lasterkariei gomendatzen die azterketa medikoa egitea proba egin aurretik, parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuz lasterketetatik erator daitezkeen kirol jardueraren arriskuak.

8. ARTIKULUA.- PARTE-HARTZAILEEN ASEGURUA

Antolakuntzak erantzukizun zibileko aseguru-poliza izango du indarrean dagoen legeriaren arabera. Ofizialki inskribatutako parte-hartzaile guztiak istripu-aseguru poliza batek babestuko ditu kirol aktibitatearen garapen zuzenaren ondorioz gertatzen direnean, eta ez sekula jokaera okerretatik datozenak, ezta lasterketara joan eta itzultzean gerta daitezkeenak ere.

10. ARTIKULUA.- IRUDI-ESKUBIDEAK ETA DATU-LAGAPENA

Parte hartzaileek izen-ematea formalizatzeagatik honako hau onartzen dute:

Araudia onartzen dute eta baimena ematen diote Txindoki Grupo Jaso Autowag atletismo taldeari bere kabuz edo hirugarren erakundeen bidez, informatikoki eta soilik kirolari lotuta erabiltzen direnean, sustapenerako edo merkataritzarako, datu pertsonalak eta probaren barruko irudia, argazki, bideo eta abarrak erabiltzeko. Ados datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenarekin, parte-hartzaileak bere fitxeroetara sarbidea edukiko du edukiak erabat edo partzialki eraldatu edota ezabatzeko. Eskubide hori erabiltzeko, idatziz eskatu beharko da Txindoki Jaso Autowag taldearen helbidera.

 (Gernikako Arbola 3 (Majori Kiroldegia Sl) 20240 Ordizia)

Aurreikusi gabeko guztia IAAF araudiaren arabera aztertuko da.

Lasterketarekin lotura duen norbait (lasterkaria, antolatzailea, bolondresa) positiboa bada COVID-19 test batean lasterketa ospatu eta bi asteren barruan, antolakuntzak osasun arloko agintariei jakinaraziko dizkie kontaktuak izan direnen datuak.

 

 

COVID 19. ANTOLAKUNTZAREN PROTOKOLOA

Dokumentu hau Beasainen, Lazkaon eta Ordizian dagoen osasun-egoeraren eboluzioaren ondorioz alda daiteke. Probaren antolatzaileak izendatzen duen pertsonaren ardura izango da protokolo osoa betetzen dela ziurtatzea.

ANTOLAKETA

Antolakuntzako taldekide guztiak, klub antolatzaileko langileak, boluntarioak, ibilbideko ibilgailuetako langileak, osasun-langileak, etab. musukoa erabili eta gorputzeko tenperatura kontroletik pasa beharko dute.

APARKALEKUAK

Antolakuntzako ibilgailuentzako aparkalekuak prestatuko dira, osasun arloko langileentzat, Ertzaintza eta udaltzaingoarentzat, eta aparkaleku publikoetara iristeko jarraibideak kartelen bidez adieraziko dira.

 IRTEERAN ETA HELMUGAN

Antolakuntzako langileek uneoro zaindutako bi eremu handi hesien bidez zehazkatuko dira,bai irteerakoak bai helmugakoak, eta antolakuntzako langileak direnak bakarrik sartu ahalko dira eremu horietara, ikusleentzat erabat debekatuta eta zainduta egongo delarik sarrera. Ikusleek nahitaez erabili beharko dute musukoa. 1,5 metroko segurtasun neurria pertsona bakoitzaren erantzukizuna izango da.

Antolakuntzak boluntarioak izango ditu uneoro adierazitako distantziari eusteko eta musukoa egoki erabiltzeko.

Megafoniaz gogoratuko da jendeak segurtasun-tartea eta musukoa behar bezala erabili behar duela.

Megafonia bidez eta langile boluntarioen bidez jendeari gomendatuko zaio ibilbidean sakabanatzea, proba ikusteko eta aglomerazioak txikiak saihesteko, pertsona bakoitzaren erantzukizuna dela gogoraraziz.

Proba bukatutakoan, megafoniaz adieraziko da publikoak helmuga eta  inguruak ahal bezain laster utz ditzala.

LASTERKETAN

Antolakuntzak megafonoaren eta lasterketaren kotxeen bidez  atletek beraien artean mantendu behar duten distantziaz informatuko dute eta uneoro hamar pertsona baino gehiagoz osatutako taldeak sahiestuko dira.

SAILKAPENAK

Ez da paperean sailkapenik izango. Proba bukatutakoan, www.kronoak.com  gunean eta  klubaren webgune eta sare sozialen bidez helaraziko dira ahal bezain laster.

ALDAGELAK ETA DUTXAK

Ez da aldagelarik ez dutxarik izango, eta atletei gomendatzen zaie arropa berarekin etorri eta alde egitea berehala, helmuga eta inguruak ahal bezain laster garbi uzteko.

 

URRITASUN FUNTZIONALA DUTEN ADIN TXIKIKOEK LASTERKETA HERRIKOIETAN PARTE HARTZEKO BETE BEHARREKO ARAUDIA

 

  1. Parte hartuko duten adin txikikoek ez dute eskubiderik izango inolako saririk jasotzeko sailkapenaren arabera. Parte hartzea izango da helburu bakarra.

 

  1. Parte hartuko duten adin txikikoek izena eman beharko dute lasterketan, gainontzezko parte-hartzaileek bezala.

 

  1. Debekatuta egongo da dorsalik gabe parte hartzea.

 

  1. Parte hartuko duten adin txikikoek egiaztatu beharko dute gutxienez %33-ko urritasun funtzionala dutela agiri ofizial baten bitartez izena ematerakoan edota dorsala jasotzeko unean.

 

  1. Parte hartuko duen adin txikiko bakoitzak edo bere ordezkari legalak gainean eramango du eta aurkeztu egin beharko du izena ematean edota dorsala jasotzeko unean gurasoen edo tutore legalaren baimenaren idatzia adin txikikoak proba horretan parte har dezan. Idatzi horretan ere adieraziko da araudi honetan jartzen duena beteko duela, baita proba horretako araudian jartzen duena ere.

 

  1. Adin txikiko partehartzaile bakoitzak pertsona heldu bat izendatuko du, gutxienez, bera bultzatzeko eta lasterketa osoan bere arduradun izateko. Pertsona heldu honek bere dorsala eramango du eta adin txikikoaren ardura izango du irteeran, lasterketan zehar eta helmugan.

 

  1. Adin txikiko partehartzaileak, irteeran, bera bultzatuko duen helduak duen mailaren araberako irteera lekua beteko du. Maila hau ezartzeko, helduak kilometro bakoitza betetzeko behar duen denborari 30 segundu gehituko zaizkio (hau da, 10 km.tako lasterketa batean 5 minutu gehituko dira). Dena den, Antolakuntzari dagokio, beharra ikusiko balu, partehartzaile hauei irteera gune berezia ezartzea. XXI JOSETXO IMAZ MEMORIAL lasterketan, urritasun funtzionala duten adin txikikoak irteeran atzeko aldean kokatuko dira.

 

  1. Partehartzaile guztiek ardura zibilaren aseguruaren eta istripua aseguruaren babesa izango dute, izena behar bezela eman duten gainontzezko atletek izango duten moduan.

 

  1. Adin txikikoek lur orotako kirol gurpil-autoak erabiliko dituzte, bereziki diseinatuak egongo direnak mugikortasun urritua duten pertsonek lasterketetan parte hartu ahal izateko. Gurpil-auto hauek ezaugarri hauek bete beharko dituzte: segurtasun-arnesa, etzaten den bizkarraldea eta hankak jartzeko oinarri zabala, egonkorra eta lurretik gertu gelditzen dena. Ezin izango da beste motatako gurpil-aulkitan parte hartu. XXI JOSETXO IMAZ MEMORIALA lasterketaren kasuan, parte hartuko duten gurpil-aulki guztiak begiratuko dira artikulu honek esaten duena betetzen dutela konprobatuz.

 

 

 

 

Powered by RockTheSport.com