Informazio gehiago
** 10KM ERREPIDEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA: GIPUZKOAKO FEDERATUEN IZEN EMATEA **
Aldi berean, Lasterketa 10 kilometroko Gipuzkoako txapelketa izango da absolutu kategorian, bai Gizonezko baita emakumezkoetan ere.
NOLA IZEN EMAN TXAPELKETAN
A) Federazio lizentzia RFEAren bitartez bideratua duten atletek eta 2017-2018 eta 2018-2019 denboraldietan honako marka hauek ziurtatzen dituztenak:
- 5km: 15:30 gizonezkoetan eta 20 minutu emakumezkoetan
- 10km: 33 minutu gizonezkoetan eta 43 minutu emakumezkoetan
- Maratoi erdia:1:15:20 gizonezkoetan eta 1:34:00 emakumezkoetan
Txapelketan parte hartzeko izen ematea Rockthersport orrialdean burutu beharko dute LIZENTZIA ZENBAKIA ADIERAZIZ bere laukian. Kode bat eskatu beharko dute carrera@donostiarrak.com emailera, kode honekin izen ematea ordaindu gabe burutu dezaten, izen emate dohainikoa bait dute.
B) Federazio lizentzia RFEAren bitartez bideratua duten atletak eta marka minimak ziurtatzen EZ dituztenak: Rockthesport orrialdean baita izen eman behar dute, LIZENTZIA ZENBAKIA ADIERAZIZ dagokion laukian eta ordainketa burutuz.
GIPUZKOAKO TXAPELKETAN IZENA EMATEKO EPEA MARTXOAREN 10a 23:59 BITARTE DA
GARRANTZITSUA: Gipuzkoako txapelketan parte hartu nahi duten atleta guztiek derrigorrez dortsala EHU-ko kirol Zerbitzuan jaso beharko dute (martxoak 16a, larunbata 16:00etatik 20:00etara, eta martxoak 17a, igandea, 8:00etatik 9:00etara) , eta proba hasi baino 15'tik 5' lehenago Dei Ganbaran aurkeztu beharko dira NAN edo atleta Federatu Lizentzia azalduz.
Dei Ganbara probaren irteera eta helmugatik gertu egongo da kokatua.
Egutegi ofizialaren barnean aurkitzen den proba dela eta, atleta federatuei gogorarazten zaie, Gipuzkoako Txapelketan parte hartu ala ez, bakoitza bere klubeko jantziarekin parte hartu behar dutela lasterketan. Atleta independienteen kasuan, RFEAko Arautegiak azaltzen duenera egokitu beharko dira.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
LASTERKETARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA HEMEN.
TXIPA EZARRIA DUEN DORTSALAREN JASOTZEA
Kronometrajea txiparen bidez egingo da. Txipa ezarria duen dortsala izen ematerako momentuan aukeratutako lekuan jaso ahal izango da, lasterketako aste berean:
** Donostiako ROBERS dendan (Larramendi 10):
- Asteazkena, osteguna eta ostiralean, komertzio ordutegian: 10:00-13:00 / 16:00-20:00
** UPV/EHU-ko Kirol Zerbitzuan (irteeratik 80 m.tara):
- Larunbatean 16:00etatik 20:00etara
- Igandean 8:00etatik 9:00etara.
Ezinbestekoa izango da NAN-a edo eta izen ematearen ziurtagiria aurkeztea.
UNIBERTSITARIOEN DORTSALA
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleentzat bakarrik da. Kontutan hartu inskripzio hauek unibertsitateko kirol zerbitzuak baieztatuko dituela eta ez dela dortsalik emango bertako ikasle izan ezean.
** AZKEN ORDUKO SALMENTAK **
Dortsalak libre geratuko balira hauek larunbata 16an 16:00etatik 20:00etara salduko lirateke, 15 €-ko kostearengatik.
** ITZULKETAK **
Bi epe hauetan deuseztatu ahal izango da izen ematea:
* OTSAILAREN 24a BITARTE (barne): Izen ematearen kostea eta euro bat gutxiago gastuen kontzeptupean (11 € dortsal estandarra bada eta 5 € dortsal unibertsitarioaren kasuan).
* OTSAILAREN 25tik MARTXOAREN 14era BITARTE (barne): Izen ematearen kostearen %50a (6 € dortsal estandarra bada eta 3 € dortsal unibertsitarioaren kasuan).
Bi kasuetan carrera@donostiarrak.com -era bidali behar da emaila, bajaren eskariarekin, eta dagokion itzulketa egingo zaizu.