Zergak barne
Araudia XIV ekitaldia
Mailak eta ibilbideak
Ibilbideko mapa 2026
ADI!!!!
LASTERKETA SOLIDARIOA
MOHERRI-MOVEMBER-en ALDE
IZEN EMATEA 5€
Aurten Lazkaoko San Silbestrea lasterketa solidarioa izango da, izena emateagatik 5€ kobratuz. Bildutako diru guztia Moherri-Movember mugimendura joango da. Movember mugimenduak ikerketa proiektuak finantzatu eta gizartea gizonen osasunaz kontzientziatzen du, batez ere osasun mentalean, suizidioaren prebentzioan, prostatako minbizian eta barrabiletako minbizian arreta jarriz. Antzar Korrikalariak taldetik eta azken finean herri osotik, modu honetan lagunduko diogu.
EGUNA:
ABENDUAK 31
ORDUA:
11:30tan GAZTE MAILA
12:30tan HELDU MAILA
LUZERA:
5,41 Km
SARIAK:
NESKA eta MUTILETAN 3 LEHENENGOENTZAT
HERRIKO LEHENENGO NESKA ETA MUTILENTZAT
AZKENEKO NESKA ETA MUTILA BUKATZEN DUTENENTZAT
SARIAK EZ DIRA PILATUKO.
5€-ko izen ematea internet bidez abenduak 29 gaueko 20:00ak arte, abenduak 30 eta 31an bertan egindako izen emateak 15€ balioko dute.
Azti eskola mailako parte-hartzaileekin, izen ematea webgunean egingo dute, helduak bezala. Doan izango da abenduaren 29 arratsaldeko 20:00ak arte. Abenduaren 30ean eta 31n adingabeek aurrez aurre izena emateak 5 €-ko kostua izango du.
Irteera KOXKOR KAFETEGIAREN parean eta helmuga TPT-BATZOKI enparantzaren parean izango dira. Itsatsita dagoen informazioan ibilbidea ikusi dezakezue.