XI. Baxurde Krossa

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz Igandea, 2018(e)ko irailaren 16a(e)ko 10:30(e)tan
  • Lekua: Usurbil
  • Herria: Usurbil
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2018/08/02(e)ko 16:00(e)tatik 2018/09/15(e)ko 19:00(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Ibilbidea (10,75km)

Benjaminen eta Alebinen ibilbidea (600m)

Infantilen eta Kadeteen ibilbidea (1000m)

Harremanetarako

Baxurde Txiki UTT

Informazio gehiago

DESKRIBAPENA:

Baxurde Txiki triatloi taldeak antolaturiko korrika lasterketaren 11. edizioa da aurtengoa Irailaren 16 igandez goizeko 10:30-tatik aurrera ospatuko dena. Aurten distantzia bakarra antolatuko dugu eta 10,75km distantzian izango da. Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga eta gehienean laua izango da, aldapa batzuk medio eta asfalto, hormigoi edo arri-txintxarreko bideen artean igaroko da. Irteera eta helmuga herriko frontoian izango da.

 

DUTXAK:
Oiardo Udal Kiroldegian: Gernika ibilibidea 9 zenbakian dutxak izango dira.

 

KONTSIGNA: 
Erropa uzteko leku bat izango da lasterketaren irteeratik gertu, frontoian, Mikel Laboa plazaren ondoan.

 

DOSTSALEN BANAKETA ETA INSKRIPZIOAK:
Dortsala eta txipa lasterketa egunean bertan banatuko dira frontoian, Mikel Laboa plazaren ondoan, goizeko 09:00-tatik aurrera. Internetez gain Oiardo kiroldegian ere izena eman daiteke hartarako jarriko diren inprimakiak beteaz. Larunbata, Irailak 15 izango da apuntatzeko azken eguna.

 

ZERBITZUAK/SARIAK:
- Parte hartzaile guztientzat asegurua.
- Probaren erdian ur-hornidura.
- Froga amaieran hamaiketakoa.
- Dutxa zerbitzua kiroldegian bertan.
- Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria.
- Parte hartzaile guztientzat oparia.

Parte hartaile guztien artean zozketa bitartez hurrengo opariak egingo dira:

- Arrospide kutixi Otarra
- Kentuenen bazkaria 2 lagunentzat
- Patrin bazkaria 2 lagunentzat
- Artzabalen bazkaria 2 lagunentzat
- Laukoteko 2 tarta
- Marijen erropa erosteko 50€ko bi bale
- Mariscos Bruñoko marisko otarra
- Aizpuruako maleta
- Kirolari profesionalek sinaturiko arropa

 

UMEEN KROSSA:
Eskola kirolaren legea dela eta, lasterketan eskualdeko edo aldameneko eskualdeko umeek parte hartu ahalko dute besterik ez (Donostialdea, Tolosaldea, Azpeitialdea eta Irunaldeakoak).

Lasterketak ez dira lehiakorrak izango.

ORDUTEGIAK:

12:00h:

Irteera bateratu bat egingo da Benjamin (2009/2010) (8-9 urte) eta Alebin (2007/2008) (10-11 urte) kategoriko umeentzat eta 600 metroko zirkuitu bati bira bat emango diote, lehen erdia antolakuntzagatik bideratua izanez eta bigarren erdia beraien erritmora joaten utziko zaie, beti antolakuntzaren begiradapean.

12:10h:

Irteera bateratu bat egingo da Infantil (2005/2006) (12-13 urte) eta Kadete (2003/2004) (14-15 urte) kategoriko umeentzat eta 1000 metroko zirkuitu bati bira bat emango diote eta beraien erritmora joaten utziko zaie hasieratik, beti antolakuntzaren begiradapean.

* Prebenjaminen artean ere urtero bezala, 200m-ko lasterketa bat antolatuko da, denbora guztian antolakuntzagatik bideratua izanez. Adin hontako umeak, egunean bertan apuntatu ahalko dira probara.

Babesleak

Laguntzaileak