Informazio gehiago
Triku Trail mendi lasterketa Etxarri Aranatzen barna ospatzen da. Etxarriko kanpiñetik irten eta bertan amaitzen delarik. Hariztietan hasi eta lasterketako zonalderik altuenetan pagadi ederrak zeharkatzen ditu ibilbideak. Gure arbasoek mende batzuk lehenago, baso berberak bizi eta disfrutatu zituzten xenda berberetatik. Haien ondarea balioan jarriz, Triku Trailen ibilbideak, 9 dolmen edo triku harri, hortik lasterketaren izena, lotzen ditu. Ez du gailurrik zapaltzen, baina ibilbideak, ez du inor epel utziko. Haritzengatik, pagoengatik, triku harriengatik, ibilbidearen gogortasunagatik...
Gure lasterketa aukera paregabea ematen du, lasterketara ezezik Etxarrin asteburu pasa eder bat egiteko, familiarekin, seme-alabekin kanpiñeann ostatu hartuta edo lagun giroan egiteko ere.
Iaz estrainekoz 10kmko eta 565m+ (TT10KM) distatntzia antolatu genuen eta izan zuen harrera bikaina ikusirik aurten ere antolatuko dugu. Beraz bi distatizrekin ospatuko da gure lasterketa, batetik 21kmko eta 1300m+ko ibilbide luzea (TT21KM) eta 10kmkoa (TT10KM). TT10KM aukera paregabea da mendiko lasterketen mundua hasi berrientzat. Hortaz, kadete (2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak) eta junebilen (2007 eta 2008) kategoriak zabalduko ditugu. Gaztetxoek ere mendi lasterketatan sarrera progresiboterako aukera izan dezaten.
Izena eman aurretik plataforma honetan zintzilik dagoen arautegia irakurtzea derrigorrezkoa dela nabarmendu nahi genuke.
Besterik gabe, eman izena eta hasi entrenatzen. Ekainaren 29an hitzordua duzu Etxarri Aranatzen.