Informazio gehiago
Datu orokorrak:
Data: 2023/12/31 Ordua: 12:30
Mota: (PROBA MOTZAK) Korrika + Ipar Martxan + Patinetan
Distantzia: 6KM.
7. Edizioa
Herria: Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Adin-muga: Parte hartzeko 16 urte edo gehiago eduki behar dira.
Txipa behar du: Ez
Dutxa zerbitzua: Ez
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez
Informazio gehigarria
ANTOLAKUNTZAK PARTE-HARTZAILE GUZTIAK ANIMATZEN DITU MOZORROTZERA ETA EDERKI PASATZERA!
Abenduaren 31n goizean goizetik hasiko dugu festa.
- 11:00etatik aurrera, pintxo-pote solidarioa eskainiko da. Gerturatzen zaretenontzat edariak, salda eta txorizo egosia izango dituzue bertan borondatezko donazioaren truke.
LOZETen eskutik, txikientzat ANIMAZIOA (Buruhandiak eta erraldoiak)
- 12:00etan, HAUR-KANPAIKADAK emango ditugu PORROTXen laguntzarekin. Lehenago gerturatu eta sartu urte zaharreko jai-giroan!
- 12:05etan, proba-aurreko beroketa musikatua izango dugu Saito Gimnasioarekin batera.
- 12:30etan, lasterketa hasi aurretik, Iñaki Urruzolak musika pintxatuz sartuko gaitu giroan.
IZEN-EMATEAK:
Izen-ematea 3 modutan egin daiteke:
- 7€: 28ra arte: www.sansilvestrelasarteoria.com webgunean
- 10€: 29an eta 30ean, 11:00-13:30 eta 17:00-19:30: Antonio Mercero lokalean (atzeko Okendo plazan)
- 15€: Hilaren 31n, 10:00etatik 11:00etara: Antonio Mercero lokalean.
BALDINTZAK:
- Parte hartzeko 16 urte edo gehiago eduki behar dira. Debekatuta adin hau baina gazteagoentzat parte-hartzea.
- Okendo enparantzan 12:00etan egotea gomendatzen da.
- Lasterketa motak:
1. Korrikalariak
2. Ipar-martxa (*)
3. Patinatzaileak.
(*) "Ipar Martxa" modalitateko/kiroleko arauak hauek direla gogorarazten dizuegu:
- Ipar Martxako makinak erabiltzea derrigorrezkoa.
- Makilen mugimenduak diagonala izan behar da beti.
- Makilak beti ikutu behar du lurra aurreko oineko orpoaren eta atzeko oinaren puntaren artean.
Partaide guztiek arau hauek betetzea gomendatzen dugu.
Betetzen EZ dituztenek ezingo dute modalitateko garaipena lortu.
- Debekatua dago izena eman gabe eta/edo dortsal gabe parte-hartzea. Parte-hartzaileek Istripu Aseguru bat edukiko dute proban zehar gertatutakoak estaltzeko. Izena eman gabe, edo/eta dortsal gabe parte hartzen duten pertsonek ez dute inongo estaldurarik izango, eta antolakuntza ez da erantzule izango gertatu dakioken edozeren inguruan.
- Antolakuntzak probatik bota dezake edozein parte-hartzaile honako kasuetan: beste parte-hartzaile edo ikusleak iraintzea edo molestatzea, besteen edo norberaren segurtasunaren aurkako zeozer egitea, edo antzeko ekintzak. Debekatuta dago proba animaliekin egin eta/edo animaliak ibilbidean sartzea.
- Kirola eta festa batuko dituen ekintza honetan, ez dugu noski inor derrigortu nahi, baina partaideak animatzen ditugu froga mozorrotuta, edo gutxienez festa osagarriren bat soinean dutela egitera. Lasterketa honetan herri giro dibertigarria eta festa giroa sustatu nahi ditugu.
- MOZORRO ONENENTZAT sariak egongo dira. Eta askoz opari gehiago zozketatuko dira parte-hartzaileen artean!
DORTSALAK JASOTZEKO eta IZEN-EMATEA OFF-LINE EGITEKO:
Antonio Mercero Lokalean, Lasarte-Oriako Udaletxean (Okendo enparantzaren atzealdean) abenduak 29 eta 30 (11:00-13:30 eta 17:00-19:30) eta abenduak 31 (10:00-11:00)
IBILBIDEA:
INFO GEHIAGO +: