Txindokiko Kilometro Bertikala

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2022(e)ko maiatzaren 21(a), larunbata(e)ko 10:00(e)tan
  • Lekua: Larraitz (Abaltzisketa)
  • Herria:
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2022/2/23(e)ko 22:00(e)tatik 2022/5/17(e)ko 20:00(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

ARAUDIA

Harremanetarako

Txindokiko Kilometro Bertikala
T: 689085090

Informazio gehiago

Txindoki Euskal Herrian ditugun mendi garaienetatik ospe haundieneko mendia da. Aralar Parke Naturalean daudenen artean ere, tontorrik bereziena dela esan daiteke, izan ere, bere itxura eder bezain bereziak zein bertara igotzeko dituen gogortasun ezberdinetako bideek (eskalatzen igo daitezkeenak barne) erakargarri egiten dute gailur hau. 

Antolatzaileontzat ere, Igone eta Janire, goierritarrak biok, oso mendi berezia da. Mendiko lasterketetan lehiatzen gara eta mendia gure egunorokoaren oinarria da. Txindoki gure indarrak neurtzeko, entrenatzeko zein inguruaz gozatzeko media da guretzat. Badakigu, gainera, beste askok ere horrela bizi dutela gailur hau.

Historikoki gainera, apustuak zein erronkak egiteko lekua izan da. Horren lekuko dira, 2011aren bueltan egin zen Txindokiko Kilometro Bertikalaren ospakizuna edota iaz Aritz Egea Urretxuarrak, Iñaki Maiorari errekorra kentzeko saiakerak izan zuen arrakasta. 

Eta guk, Euskal Herriko zein atzerriko lastekari zein mendizaleei euren indarrak Txindokin neurtzeko aukera eman nahi diegu, horregatik berreskuratu nahi izan dugu Txindokiko Kilometro Bertikala, mendi lasterketa formatuan. Zehazki, Iñaki Maiorak hartutako bideari eutsi nahi izan diogu bertikal hau berriro egiterako garaian, izan ere, honek hartutako bideak du bertikal kutsu eta gogortasun handiena (3,6km eta 980m+). Hala ere, bide honetako errekorra Manuel Merillasek du 38:10” denborarekin.

 

Txindokiko Kilometro Bertikala lasterketaren datu orokorrak ondorengo taula honetan biltzen dira: 

 

DATA

2022ko Maiatzaren 21a

IRTEERA ORDUA

10:00

DISTANTZIA

3,6km

DESNIBELA

980m+

GUTXIENEKO ALTUERA

362m Gaintzako bidegurutzea (Larraitz)

GEHIENEKO ALTUERA

1342m Txindoki

KONTROLGUNEAK

Oria Iturri: 2,35km

Txindoki: 3,6km

ANOA-GUNEAK (likido)

Larraitz: 0km

Oria Iturri: 2,35km

Txindoki: 3,6km

ANOA-GUNEAK (Solidoa)

Larraitz

ZAILTASUNA

Ertaina

PARTE-HARTZAILEAK

230 gehienez

 

PROGRAMA

2022ko Maiatzaren 21erako (larunbata) horrela aurreikusten dira ordutegiak:
 

  • 8:00-9:30 : Dortsalen banaketa Larraitzen.

  • 10:00 : Txindokiko kilometro bertikalaren irteera Larraitzen.

  • 13:30:  Sari banaketa Larraitzen eta luntx-a.