II. Bikote Mistoen Triatloi Herrikoia - II. Triatlón Popular de Parejas Mixtas

Izen-emateak itxita

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2023(e)ko irailaren 24(a), igandea(e)ko 11:30(e)tan
  • Lekua: Plaza Munoa
  • Herria: Zarautz
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2023/7/3(e)ko 12:00(e)tatik 2023/9/18(e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Igeriketa planoa

Bizikleta planoa

Korrika planoa

Trantsizio gunea 1

Trantsizio gunea 2

Boxeen planoa

Helmuga planoa

Harremanetarako

info@niktri.eus
T: +34 943833641

Informazio gehiago

INFORMAZIO NAGUSIA: 

- Distantzia: 350 m – 7 km – 2,250 km.

- Emakume eta gizonezko batez osatutako bikoteak. Bikoteak elkarrekin joan behar du proba guztian zehar.

- 14 urtetik gorako edonork hartu dezake parte (<2009).

- Triatloi lizentzia ez da beharrezkoa eta lizentzia dutenek ere osatu dezakete bikotea.

- Irteera 10 bikoteko taldeetan emango da, minutu bateko tartearekin irteera batetik bestera.

- Proba hasiera: lehen taldea 11:30ean hasiko da, eta azkenengoa 11:55ean.

- Anoa-gune bat egongo da, helmugakoa, eta parte-hartzaile guztiek triatletaren poltsa jasoko dute.

- Parte hartzaile bakoitzaren denborak txiparen bitartez kontrolatuko dira.

- Errepideko zein mendiko bizikletarekin hartu daiteke parte (elektrikoak debekatuta daude).  

 

ARAUDIA: 

- Triatloi proba hau Euskadiko Triatloi Federazioaren araudiaren araberakoa da.

- Bizikletako ibilbidean errepidea trafikoari itxita egongo da.

- Errepideko zein mendiko bizikletarekin hartu daiteke parte (elektrikoak debekatuta daude).

- Uraren tenperatura 22 gradutik gorakoa bada, debekatuta egongo da neoprenoarekin igeri egitea. Uraren tenperatura 15,9-22 gradu bitartekoa bada, hautazkoa izango da neoprenoa janztea eta urak 15,9 gradu baino gutxiago baditu, derrigorrezkoa izango da.

- Trantsizio gunea 9:30ean zabalduko da eta 11:15ean itxi. Nortasun Agiria aurkeztu beharko da. Ez da Federazioko lizentziarik beharko.

- 2009 urtean edo lehenago jaiotako edonork hartu ahal izango du parte proban.

- Bikote ezberdinen artean draftin-a onartuko da. Bikoteko bi kideek elkarrekin burutu beharko dute proba. Trantsizio gunetik beti elkarrekin atera beharko dute.

- Antolatzaileek ibilbidea egokitzeko eskubidea izango dute eta baita proba neutralizatzekoa, baldintza meteorologikoek edo bestelako ezustekoak horretara behartuz gero. Itsasoaren egoera txarrak hala behartuz gero, igeriketako zatia kendu eta proba duatloi herrikoi batean bilakatuko litzateke.

- Antolatzaileek partaidetza onartzeko eskubidea izango dute.

- Antolatzaileek partaide edo ikusleei sorturiko kalte moral eta materialen ardura ez dute eurengan hartzen.

- Partaide guztiei probaren inguruko informazioa helaraziko zaie eta informazio puntu bat ere jarriko da edozein zalantza argitzeko.

- Irteerak bikoteka emango dira, aldi bakoitzean 10 bikote aterako direlarik. Minutu bateko aldearekin emango dira irteerak.

- Bikote bakoitza emakume eta gizonezko batez osatuak egongo dira.

- Parte hartzaileen arteko aldaketa ez da onartuko. Izen ematea pertsonala eta transferiezina da.

- Bizikletako zein korrikako atalean nikia edo tritrajea janztea beharrezkoa da. Ezin da soina biluzik eraman.

- Parte hartzaileak trantsizio gunean uzten duen material guztia kaxan sartuta utzi beharko du.

- Arropa zaindegian poltsak uzteko garaian, poltsetan baliozko edo apurkorrak diren objektuak ez sartzea aholkatzen du antolakuntzak. Objektu horiei zerbait gertatuz gero, antolakuntza ez da arduradun egingo.

- Bikotea osatzen duten bi partaideek dortsal zenbaki bera eramango dute. Bi partaideek elkarrekin egin beharko dute ibilbide guztia.

- Talde guztiek bizikleta ibilbidea 13:00tarako amaituta eduki beharko dute. Hortik aurrera, ez da denbora mugarik ezarriko. 

Web honen bidez izena emateak araudia onartzea dakar. 

 

IZEN-EMATEA BALIOGABETZEKO POLITIKA: 

Izen-ematea baliogabetzen bada proba eguna baino bi hilabete edo gehiagoko aurrerapenarekin (uztailak 24 arte), izen-ematearen kuota osoa itzuliko da. Bi hilabete eta hilabete arteko aurrerapenarekin (uztailak 25 – abuztuak 24), izen-emate kuotaren erdia itzuliko da. Azken hilabetean (abuztuak 25etik aurrera) ez da inolako itzulketarik
onartuko.

Antolatzailearenak ez diren arrazoiengatik proba bertan behera uzten bada (arrazoi meteorologikoak, agintariek hala aginduta, etab.), ez da dirua itzuliko. 

 

HARREMANETARAKO: info@niktri.eus 

INFORMAZIO GEHIAGO: www.niktri.eus