Informazio gehiago
Taldekako Erlojupeko Triatloia – PlentziaTALDEKAKO ERLOJUPEKO TRIATLOIA – PLENTZIA
1. PROBAREN FORMATUA
Plentziako Taldekako Erlojupeko Triatloia kluben arteko taldekako proba da.
Talde guztiek klub bereko kideek osatu beharko dituzte.
Honako kategoria hauek egongo dira:
▸ Emakumezkoen taldeak
Klub bereko 4 eta 6 nesken artean osatutako taldeak.
▸ Gizonezkoen taldeak
Klub bereko 4 eta 6 mutilen artean osatutako taldeak.
▸ Talde mistoak
Klub bereko taldeak, konfigurazio hauetako batekin soilik:
- 2 neska + 2 mutil
- EDO
- 3 neska + 3 mutil
Ez da beste osaerarik onartuko.
2. IRTEERA SISTEMA
Proba erlojupeko formatuan egingo da.
Talde bakoitza 30 segunduro irtengo da.
Lehenengo edizioa denez, irteeren ordena antolakuntzaren erizpidearen arabera izango da.
Emakumezkoen 3 talderik azkarrenak minutuero irtengo dira.
Gizonezkoen 3 talderik azkarrenak minutuero irtengo dira.
3. ORDUTEGIA
- 09:30 – 11:30 → Dortsalen banaketa
- 10:30 → Trantsizio gunea irekitzea
- 11:45 → Trantsizio gunea ixtea
- 11:50 → Partaide guztiek trantsizio gunetik kanpo egon beharko dute
- 12:00 → Lehenengo taldearen irteera
Ordutegiak zorrotz errespetatuko dira, segurtasuna eta probako garapena bermatzeko.
4. KOKAPENAK
Idazkaritza: Plentziako Jai Alai frontoian kokatuta egongo da.
Trantsizio gunea: Frontoia aurrean kokatuko da.
5. SAILKAPENAK ETA SARIAK
Honako sailkapen hauek egingo dira: emakumezkoak, gizonezkoak eta talde mistoak.
Kategoria guztietan sari berdinak banatuko dira:
- 🥇 1. taldea → Trofeoa eta urrezko dominak
- 🥈 2. taldea → Trofeoa eta zilarrezko dominak
- 🥉 3. taldea → Trofeoa eta brontzezko dominak
6. ALDAKETA ETA EZEZTAPEN BALDINTZAK
2026ko apirilaren 1etik aurrera ez da diru-itzulketarik egingo.
Talde barruko aldaketak (partaideen ordezkapenak) proba baino aste bat lehenago arte egin ahal izango dira.
Antolakuntzaren eskuetatik kanpo dauden arrazoiengatik (meteorologia baldintzak, agintaritzaren aginduak, etab.) proba bertan behera gelditzen bada, ez da diru-itzulketarik egingo.
Webgune honetan izena emateak araudi hau onartzea suposatzen du.