V SEGURA ZERAIN MENDI LASTERKETA

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2022(e)ko maiatzaren 7(a), larunbata(e)ko 15:30(e)tan
  • Lekua: Segura Plaza
  • Herria: Segura
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2022/3/9(e)ko 00:00(e)tatik 2022/5/6(e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

ARAUDIA 2022

Segura Zerain Trail Track

Segura Zerain Txiki Track

Harremanetarako

Informazio gehiago

1.- DATA ETA LEKUA
Segura Zerain Mendi Lasterketa, 2022ko maiatzaren 7an, arratsaldeko 15:30 ean
Trail distantzia eta arratsaldeko 16:00etan Sprint distantzia izango dira. Irteera
eta amaiera puntuak Segurako plazan izango dira. Lehenengo korrikalariak
hurrengo ordutan iristea aurreikusten da:
*Sprint distantzia: +-17:05etan.
*Trail distantzia: +-17:35ean.

2.- IBILBIDEAK
TRAIL DISTANTZIA ( 25 KM ): Zerain eta Segura mendietan pasatzen den
lasterketa. 25 km-ko ibilbidea duelarik. +1.700m desnibel positiboa dauzka.
SPRINT DISTANTZIA ( 14,5 KM ): lasterketaren ibilbide laburtua da. 14,5 km-ko
ibilbidea duelarik. +880m desnibel positiboa dauka. 18 urte azpikoek derrigorrez
egin beharreko ibilbidea hau izango da.

3.- KATEGORIAK
18 URTE AZPIKOAK: 15,16 eta 17 urtekoak. Hauek, ibilbide laburra egin beharko
dute eta gurasoen baimena aurkeztu beharko dute lasterketan parte hartu ahal
izateko.
SENIOR-AK: 18 urtez gorakoak. Hauek, ibilbide ofiziala edo nahi izanez gero,
ibilbide laburra egiteko aukera izango dute.
OHARRA: Kontuan hartuko den adina, korrikalariak 2022 urte honetako
abenduaren 31n duen adina izango da.

4.- SARIAK
Gizonezko / Emakumezko nagusiak
1.- Garaikurra eta 200 €.
2.- Garaikurra eta 100 €.
3.- Garaikurra eta 50 €
*Sprint lasterketan ez dira sari ekonomikorik egongo.
Errekorra egiten duenak sari berezi bat izango du: 100 €
Trail distantziaren errekorrak:
-Gizonezkoa: 2:06:20 ( Iñaki Olano, 2019 )
-Emakumezkoa: 2:23:01 ( Ainhoa Sanz, 2019 )
Sprint distantziaren errekorrak:
-Gizonezkoa: 1:08:27 ( Iñaki Hormaetxe, 2019 )
-Emakumezkoa: 1:17:30 ( Maria Zorroza, 2018 )
* Gehienez 200 €egongo dira errekorrak hausteko (2 errekor egiteko).
Besteren bat balego (3 edo 4), diru kopuru hori sarituen artean banatuko
litzateke.