Errenteriako San Silbestrea (birtuala)

Errenteriako San Silbestrea (birtuala)

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2020(e)ko abenduaren 28(a), astelehena(e)ko 17:00(e)tatik 2020(e)ko abenduaren 31(a), osteguna(e)ko 19:00(e)tara
  • Lekua: Errenteria
  • Izen-emate egunak: 2020/11/18(e)ko 00:00(e)tatik 2020/12/27(e)ko 18:00(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Harremanetarako

Informazio gehiago

Kaixo lagun!

Bai, aurtengo urtea beste modu batean
amaitu beharra dugu, zoritsarrez, ezingo gara elkarri ikusi herriko
kaletan barrena ohikoa dan lasterketaz gozatzeko. Dena den,
Errenteria Atletismo Taldetik beste proposamen batekin gatoz:
Errenteriako San Silbestre lasterketa Birtuala.

Urte gogorra izaten ari da aurtengoa
denontzat. Pairatzen dugun krisialdia sakona eta mingarria izaten ari
da arlo ezberdinetan baina klubetik gauza bat argi jarraitzen dugu
izaten: Mugitu behar garela, aktibo izaten jarraitu behar dugula
osasuntsu egoteko. Hortaz, gure esku dagoen guztia mahai gainean
jarri nahi dugu ahal diren ekintzak aurrera atera ahal izateko eta,
bereziki, aurtengo ekitaldiak amaiera berezia behar duelako: Ez
gaitzala ezerk geldiarazi, lelopean.

San Silbestre txikiari ezingo diogu
heldu ohiko formatuan horrek eskatzen duen bestelako logitika
kontuengatik; dena den Eskola Kirolako eskualdeko estrukturaren
baitan, saiatuko gara gai hau aztertzen eta egingarriak diren
ekimenak antolatzen. Baina helduentzako proposamena, zalantzaraik
gabe eta munduko gogo guztiekin, zabaldu eta antolatuko dugu.

Formatu birtualak lagunduko digu
aurtengo lasterketaren antolaketari aurre egiten.

Agian familia batzuk ezingo dira aurten
elkartu, ezingo dira Errenteriara etorri… San Silbestreak ireki
nahi du lehiotxo bat denak urte amaieraren bueltan, gauden tokian
gaudela, ekitaldi honetan elkarrekin parte hartzeko.

Baita ere aukera bat sustatu nahiko
genuke geldirik dauden kirol elkarteentzat haien kirolarientzat
forman egoteko bestelako erronka bat izan dadila.