Punk's Peak 2026

Izen-emateak itxita

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2026(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena(e)ko 13:00(e)tan
  • Lekua: Jaizkibel
  • Herria: Hondarribia
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2026/5/4(e)ko 12:00(e)tatik 2026/6/4 (e)ko 12:00(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segunduak

Harremanetarako

Fly Actions

Informazio gehiago

Punk’s Peak ez da moto-proba arrunt bat soilik...

Jaizkibel mendian, itsasoari begira, duen kokapen ikusgarriak, bertan biltzen diren moto ikusgarriek, parte-hartzaileen izaera bereziak eta ekitaldiaren formatu bereziak Punk’s Peak proba bakar eta ikoniko bihurtzen dute.

Hasiera batean mota honetako ekitaldiak egiteko pentsatuta ez zegoen natura-ingurune honek hainbat zailtasun eta eragozpen sortzen ditu, bai antolakuntzarentzat, bai bertan dauden pertsona guztientzat. Horrek guztiak proba are autentikoagoa bihurtzen du. Horregatik, logistika-arazoak ahalik eta gehien murrizteko, antolakuntzak ezarritako ordutegiak eta jarraibideak errespetatzea eskatzen dizuegu.

Jaizkibel mendia babestutako eremua da, paisaiari, geologiari eta naturari dagokienez benetako altxorra, Pirinioen mendebaldeko muturtzat hartzen dena. Esan gabe doa, baina zaindu eta errespetatu dezagun leku paregabe hau, 2014an lehen edizioa egin zenetik egin dugun bezala.

FORMATUA

Punk’s Peak gutxi gorabehera 400 metroko ibilbidean egiten den binakako azelerazio-proba da. Lau kategoria ditu (Pre50, Pre75, Post75 —100 CV baino gutxiagokoak— eta Superbikes). Formatua oso sinplea da: helmuga-lerroa zeharkatzen duen lehen pilotua hurrengo txandarako sailkatuko da, eta bigarrena kanporatuta geratuko da.

ARAUAK

Arauak gutxi eta errazak dira:

Pilotari bakoitzak bere erreia izango du, eta hasieratik amaierara bertan mantendu beharko du. Erreiz aldatzeak edo erreien arteko marra ukitzeak berehalako kanporatzea ekarriko du.

Ezkerreko eta eskuineko erreiek distantzia bera dute. Erreiak kategorien eta parte-hartzaileak irteera-lerrora iristen diren hurrenkeraren arabera esleituko dira. Zalantzarik izanez gero, lasterketa-zuzendariak edo pistako komisarioak erabakiko ditu bai erreiak, bai buruz buruko norgehiagokak.

Irteera emateko, ezkerreko eskua kaskoan jarrita izan beharko duzue, eta ezin izango duzue kendu irteera-seinalea eman arte.

KONTUAN HARTZEKOAK

Lehen aipatu dugun bezala, Punk’s Peak ez da moto-ekitaldi arrunt bat soilik. Garrantzitsuena ez da irabaztea, parte hartzea eta ekitaldiaren berezitasun guztiak bizitzea baizik, pilotu-giro lasai eta bereziaz gozatuz.

Horregatik, ahalik eta manga azkarrenak egitea eskatzen dizuegu, baina, batez ere, segurtasun osoz aritzea, bai gidatzean, bai babes-ekipamendua erabiltzean.

«Fast but Safe» (Azkar, baina seguru) ;)

Amaitzeko, gogorarazten dizuegu proba amaitu ondoren sari-banaketa egingo dugula Biarritzeko Wheels and Waves jaialdiko Village gunean, 18:00etan.

Eskerrik asko guztioi, eta laster arte!