Pagoeta Mendi Lasterketa MISTOA

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2022(e)ko apirilaren 24(a), igandea(e)ko 09:30(e)tatik 2022(e)ko apirilaren 24(a), igandea(e)ko 13:30(e)tara
  • Lekua: Zarautz
  • Herria: Zarautz
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2022/1/1(e)ko 00:00(e)tatik 2022/4/22(e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Harremanetarako

Informazio gehiago

1.- DATA eta ORDUA: Pagoeta Mendi Lasterketaren hamazazpigarren edizioa 2022ko
apirilaren 24an izango da, eta goizeko 9:30etan emango zaio hasiera.
2.- IBILBIDEA: Bi ibilbide egingo dira:
• Ibilbide nagusia (bakarkakoa): 21 kilometro eta 1.600 metroko gorabehera
metatua, zailtasun tekniko handirik gabekoa. Ibilbide zirkularra izango da eta Zarautz
izango du abiapuntu eta helmuga, Aritzbatalde Kiroldegiaren parean, eta lasterketako
punturik garaienak 8. eta 9. Kilometro artekoak izango dira (Pagoetako gurutzea eta
Murukil tontorra, 700 metro inguruko altueran). Ibilbidea, 7. eta 16. Kilometroen artean
Pagoeta Kontserbazio Bereziko Eremutik igaroko da. IBILBIDE NAGUSIAREN TRACK-a
DESKARGATZEKO: WIKILOC.

3.-PARTEHARTZEA: 18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake, baina parte-
hartzaile kopurua mugatua izango da: gehienez ere 300 lagun onartuko dira Ibilbide

nagusian. Parte-hartzaileak izena emandako hurrenkera berean onartuko dira, eta gehiengo kopurura iritsi ezkero itxarote-zerrenda
bat sortuko da.
4.-KATEGORIAK: Lasterketa honetako sailkapena hiru kategoria hauen arabera
emango da:
• Gizonezkoak
• Emakumezkoak
5.- IZENEMATEAK: www.rockthesport.com web orrian. Prezioak:
• Ibilbide nagusia: 21 €
6.- ITZULKETAK: Izenemateen itzulketak onartuko dira apirilaren 15 arte. Data
horretatik aurrera antolakuntzak dirua itzultzeko konpromisorik ez du hartzen, ezinezkoa
izan baitaiteke azken bi asteetan bajak kudeatzea (aseguruak, kamiseten tailak, hornidura,
opari-poltsa, eta abar).
7.- KONTROLAK: Ibilbide nagusian tarteko kontrol bat egongo da, Murukil
tontorrean (9. Kilometroan), 1:45eko denborarekin. Lasterketa osoa burutzeko 3 orduko
epea egongo da.
8.- HORNIDURAK:
• Ibilbide nagusian hiru anoa postu egongo dira:
- 5. Kilometroan (Otzarreta)
- 8. Kilometroan (Pagoeta gurutzea)
- 15. Kilometroan (Orbelaun)
• Helmugan ere hornidura egongo da.
Hornidura-gune guztiak behar bezala adierazita eta mugatuta egongo dira, eta muga
horietatik kanpo ezingo dira hondakinak bota.
9.- SARIAK eta ZOZKETAK:
• Kategoria bakoitzeko lehenengo hiruek saria jasoko dute. Baita ere saria jasoko
dute kategoria bakoitzeko lehen zarauztarrek.
• Parte-hartzaile guztientzako opari-poltsa eta kamiseta banatuko da.
• Opari gehiago ere zozketatuko dira lasterketa amaitzen dutenen artean. Helmugan
eskegiko da irabazleen zerrenda, lasterketa amaitu ondoren. Kategoria-mailan saria
jaso dutenek ez dute zozketan parte hartuko.
10.- OSASUN-LAGUNTZA: Antolakuntzak sorospen eta salbamendu zerbitzuak
ezarriko ditu ibilbideko zenbait puntutan eta helmugan. Izenemateak mediku-asegurua
barneratzen du, beraz parte-hartzaile guztiek antolakuntzaren bermea izango dute
lasterketan gertatu litezkeen istripuen aurrean.
11.- BESTELAKO ZERBITZUAK: Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian (helmuga
aldamenean) aldagelak eta dutxak izango dira partaide guztientzat. Lasterketa ondoren
hamaiketakoa eskainiko da parte-hartzaile eta ikusleentzat.
12.- INGURUMENA: Lasterketa mendian barrena izango dela eta gainera Pagoeta
Kontserbazio Bereziko Eremutik igaroko dela. Hortaz, naturarekiko errespetuzko jarrera
erakustea ezinbestekoa izango da: baliabide naturalak, geologikoak, kulturalak,... ez
hondatu, zaborra eta materiala ez bota (hornidura-guneetan adierazitako lekuetan izan
ezik), ibilbidean zehar ez oihurik egin,...
13.- ARAUDIAREN ONARPENA: Lasterketan izena emateak arau hauen onarpena
dakar. Hemen aurreikusita ez dagoena Euskadiko Mendi Federazioak mendi
lasterketetarako duen araudiaren arabera erabakiko da.