Informazio gehiago
KARRERAREN ARAUDI OROKORRA
1.- EGUNA ETA LEKUA
Ordiziako Mendi Lasterketa 2023ko otsailaren 12an egingo da goizeko 09: 00etan. Irteera eta amaiera puntua Ordiziako plaza izango da.
2.- IBILBIDEA
MARATOI ERDIA (21 Km): Maratoi erdiko ibilbidea da, 1.100 metroko desnibel positibo eta negatiboarekin.
3.- KATEGORIAK
Hauek izango dira kategoriak: Master+45, Seniorrak, -23 eta Ordiziarrak mutiletan eta Master+40, Seniorrak, -23 eta Ordiziarrak nesketan.
4.- SARIAK
Egun berean banatuko dira sariak (12: 30etan)
1. postua: 100 euro eta garaikurra.
2. postua: 50 euro eta garaikurra.
3. postua: 30 euro eta garaikurra.
5.- DORTSALEN BANAKETA
Dortsal guztiak irteera gunean banatuko dira, Ordiziako plazan 7: 00etatik aurrera.
Derrigorrezkoa izango da NANa aurkeztea dortsala eskuratzeko.
*** Begiratu @Wikiloc ibilbide hau!
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-mendi-lasterketak/ordiziako-mendi-lasterketa-123211564
(ORDIZIAKO MENDI LASTERKETA)