Gabon denoi!
Aurtengo Negu Trail edizioa antolatzen hasi ginen egunetik kontziente izan gara egoera hontan aurki gintezkela. Hala eta guztiz ere, guztia prest edukitzea erabaki genuen segurtasun neurri guztiekin lasterketa egin ahal izateko.
Gaur egungo egoeraren larritasunaz ohartuta eta mugikortasun debekuek behartuta BERTAN BEHERA uzten dugu aurtengo edizioa.
Guztiaren aurretik, eskerrak ematea dagokigu, gugan sinistu duzuelako azken momenturarte.
Lasterketa hau denontzat (laguntzaile zein lasterkari) segurua izan zedin egin dugun esfortzuak emaitzarik ez izateak pena handia ematen digu, baina balio diezagula 2022ko edizioa indar handiagoarekin prestatzeko!
Gaurtik aurrera helaraziko dugu sare sozialetan berri hau, baita gainontzeko albisteak ere.
Bestalde mezu honetan bertan dituzue zuen inskripzioarekin egin ditzazkezuen aukerak:
1- Lasterkari poltsa jaso, Kamiseta eta basoarekin (Irudiak sare sozialetan naiz blogean zabalduko ditugu)
2- 2022ko ediziorako dortsala gorde:
Besterik gabe, mila esker eta hurrengo urtera arte!
Negu Trail-eko antolakuntza