Diego García oroimenezko, 30. AzkoitiAzpeitia nazioarteko maratoi erdia

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2023(e)ko martxoaren 25(a), larunbata(e)ko 16:30(e)tan
  • Lekua: Azkoitia
  • Herria: Azkoitia
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2023/1/16(e)ko 12:00(e)tatik 2023/3/24(e)ko 17:00(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Harremanetarako

AZKOITIAZPEITIA nazioarteko maratoi erdia

Informazio gehiago

30. Azkoitiazpeitia maratoi erdia 

Bidea eginez!

Martxoaren 25 ean ospatuko da Diego Garciaren oroimenezko 30. AzkoitiAzpeitia nazioarteko maratoi erdia.

 Bidegilea izan zen Diego, eta hark hasi zuen bide hura gaur egun bizirik mantentzen da, elite zein korrikalari herrikoiak batuz.

 Hortik dator aurtengo leloa, BIDEA EGINEZ!

Diego izan zen BIDEGILEA, baina AzkoitiAzpeitiaren ibilbidean BIDELAGUN asko izan ditugu. Gure BIDEA, moldatu ere egin izan behar genuen, duela 22 urte, gure BIDEGILEAREN argia itzali egin bai zen. Argia hura itzali bazen ere, bere itzala, zaletuen argi bilakatu zen.

 Fruitu asko eman du hasierako Amets harek, eta bere izana eta izakera dira oraindik lemazai.

 Herrikoiari erantsi nahi izan zizkion, goren mailako izpiak, Diegok berak probatu bai zituen bi izaerak, hitz biak, Herrikoia eta Elitekoa.

 BIDE berezia da AZKOITIAZPEITIA maratoi erdiarena, eta bizi bizirik mantendu nahi dugu berezitasun hori.

 Gaur egun, World Athletics erakundeko ROAD RACE LABEL maila duen errepide lasterketa bakarrenetakoa Euskal Herrian, RFEA, EAF eta GAF egutegietan kokatzen da, Atletikoki, Euskal Herriko maratoi Erdi onena den lasterketa hau.

 Hasierako haziak bere fruituak eman zituen eta gaur egun, 94ean hasitako BIDE hura EGINEZ, jarraitu nahi dugu.

 Maila atletiko hori lortzea ez zen batere erraza izan. Lan asko, lagun askoren Laguntza eta BIDELAGUN asko izan ditugu 30 urte hauetan.

BIDEA ez dugu bakarrik egin, Erakundeak, babesleak, Azkoitiko zein Azpeitiko Kirol elkarte, Elkarte gastronomiko, eragile desberdinak, boluntarioak, zein norbanakoak sartu behar ditugu gure BIDELAGUN zerrendan eta nola ez, edizo guzti hauetan parte hartu duten korrikalari guztiak!