Informazio gehiago
Bi urteko eten aldi baten ondoren, martxoaren 26an, AzkoitiAzpeitia nazioarteko maratoi erdia bere habitat naturala berreskuratzera dator. Pandemia batek kendu dizkigun momentuak berreskuratu nahi ditugu eta AUPA lemapean mezu baikor bat zabaldu.
Garai gogorrak bizi izan ditugu, eta oraindik bidea dugu egiteko normaltasun osoa lortu harte.
Momentu eder asko galdu ditugu, lagunak eta familikoak ere Joan zaizkigu tarte honetan….
2021 birtualki egin genuen agerraldia, oraingoan, presentzialki egingo dugu. Diego handiaren izendapenean, Alejandro Gomez eta Ione Basterra izango ditugu gogoan.
Biak hala biak AzkoitiAzpeitia handi egin zuten kirolariak, beraien garaipenak bizi izan zituzten ibilbidean dagokigu aitortza egitea. Aitortza honekin bat, garai berrietara egokituz, lehen bizitako oroitzapenak ekarri nahi ditugu gogora.
Alejandro handiak esaten zuen bezala, “korrika eginez bizitzen ikasten duzu”. Askotan esan dugun bezala, AzkoitiAzpeitia nazioarteko maratoi erdia, lasterketa bat baina zerbait gehiago da. Bi herri bat eginik, Goi mailako korrikalariak gure kaleetara ekarriz, korrikalari afizionatu eta herrikoiekin bat eginik.
Talde lanean, eta adiskidetasunean oinarritutako lasterketa bat, erakunde publiko, kirol talde, Korrikalari, elkarte gastronomiko, babesle, laguntzaile, boluntario edo norbanakoen batura da nazioarteko maratoi erdi hau.
Formatu txikiagoan bada ere, Gure esentzia mantzentzea nahiko genuke. Horregatik, martxoaren 26an gurekin bat egitea eskertuko genizuke.