AzkoitiAzpeitia (Azkoitiko ibilbidea)
AzkoitiAzpeitia (Azpeitiko ibilbidea)
AzkoitiAzpeitia Araudia
2019ko kamiseta
Finisher dominak
Diego Garciaren zinta
2019 Gym-Sac
Badator Diego Garciaren Oroimenezko XXVI. Nazioarteko AZKOITIAZPEITIA Maratoi Erdia. Historia egin duten 25 edizio bizi izan baditugu 2018 urte-arte, 2019ko Martxoaren 30ean, TXAPELDUN HISTORIAK kontatzera eta bizitzera eramango zaituztegu. Izan ere, 2019.urtean 25 urte betetzen dira, Diego Garcia, Martin Fiz eta Alberto Juzdadok Helsinkin lortu zuten garaipen hirukoitz hartaz. Balentria hura gogora ekarrita, AzkoitiAzpeitia lasterketarekin bat hasi zen historia jarraitu nahi dugu kontatzen. Txapeldun handien historiak, historia ahaztezinak. Esfortzu, elkarlan eta eskuzabaltasun historiak. Inspiratu eta bultzatu gaituzten historiak. Baina, beste txapeldunen historia asko dago AzkoitiAzpeitian. Ez direlako txikiak, grina eta leialtasuna erakusten dutenak, gure proba aparteko egiten duten historiak. Denok gara lasterketaren historiaren parte, eta irabazleez edo korrikalari ospetsuez gain, lasterketa honetan parte hartzen, laguntzen edo zabaltzen duten oro, sentitu daiteke TXAPELDUN.
AZKOITIAZPEITIA TXAPELDUN HISTORIAK