LASARTE-ORIA BAI!!

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2024(e)ko urriaren 27(a), igandea(e)ko 10:30(e)tan
  • Lekua: Lasarte-Oria
  • Herria:
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2024/6/6(e)ko 09:00(e)tatik 2024/10/25 (e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Zergak barne dituzten zenbatekoak

INSKRIPZIOA
Eguna 2024/10/25 23:59(e)rarte
15,00
Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Araudia

ibilbidea

Harremanetarako

Ostadar S.K.T
T: +34 943360433

Informazio gehiago

  • 1.OSTADAR SAIARRE KIROL TALDEA kirol proba honen antolatzailea da.

    2.DATA: Lasterketa 2024ko urriaren 27an ospatuko da, igandea. Goizeko 10:30ean hasiko eta 11:45era arte luzatuko da, gutxi gora behera.

    3.MODALITATEAK: kirol proba honek 2 modalitate ditu.

    - KROSA: Ibilbideak 10 km.ko luzera izango du. Irteera Geltoki kalean izango da eta helmuga, berriz, Okendo plazan. Ibilbide ia guztia Lasarte-Oriatik barrena izango da, 7.kilometroa Hipodromotik igaro eta Zubietako bidea hartzen du, hortik berriz ere Lasarte-Orian sartuz.

    - IPAR MARTXA: 5 Km.ko luzera du ibilbildeak. Irteera Geltoki kalean izango da eta helmuga, berriz, Okendo plazan. Ibilbide guztia Lasarte-Oriatik barrena izango da.

    4.ADINA: Edozein modalitatean parte hartzeko hamasei urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute. Aurtengo edizioan 2008an jaiotakoak izango dira txikienak.

    5.IZEN EMATEA:

    - INTERNETen bidez urriaren 25era arte egin ahal izango dira, 23:59ak arte.

    - PRESENTZIALA:

    - Manuel Lek

    uona Kultur Etxean urriaren 21tik 25era, 17:00etatik 19:30etara.

    - Mitx

    elingo frontoian urriaren 26ean, goiz eta arratsaldez (11:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:30) eta lasterketa egunean bertan ere 9:00etatik 10:00etara.

    6.PREZIO:

    - Aldez aurretik 15€ / Bazkideak 10€

    - Egun berean (kasu guztietan): 23€

    7.DORTSALAK

    - Bularrean jarri behar dira.

    - Dortsal jasotzea: Mitxelingo frontoian urriaren 26ean, goiz eta arratsaldez (11:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:30) eta lasterketa egunean bertan ere 9:00etatik 10:00etara. Dortsalarekin batera kamixeta bat jasoko duzue.

    PARTE HARTZEKO ARAUDIA

    8. SARIAK

    - Garaileentzak: txapela, loreak eta Lasarte-Oriako komertzioetan gastatzeko bonoak.

    - Gainerako irabazleentzat: Lasarte-Oriako komertzioetan gastatzeko bonoak.

    - Zozketak: urriaren 25ko 23:59ak arte izena ematen duten guztien artean partiduetarako sarrerak eta Lasarte-Oriako komertzio, taberna, jatetxeek... eskainitako opariak zozketatuko ditugu.

    9.ZERBITZUAK

    Partaide guztiek lasterketa egunean ondorengo zerbitzuak izango dituzte: istripu asegurua, anoa-guneak ibilbidearen erdi aldera eta proba amaitzean Okendo enparantzan, osasun-laguntza, dutxak kiroldegian, kontsigna, kruzeak antolakuntzako bolondresek itxiko dituzte, etab.

    10. SEGURTASUNA: Antolatzaileek lasterketa era txukunean eta modu seguruan ospatu dadin zainduko dute. Horretarako beste urteetan bezala, Ertzaintzaren, Udaltzainen eta DYAren laguntza izango dute. Halaber, 5. Kilometroaren inguruan ur- horniketa izango da, auto bat prest egongo da lasterketa uzten duten korrikalariak jasotzeko eta hiru moto zirkuituan zehar ibiliko dira laguntzeko prest. Arrazoi meteorologikoengatik edo ezinbesteko edozein arrazoirengatik antolakuntzak lasterketa bertan behera uzteko eta inskripzioko dirua ez itzultzeko eskubide osoa izango du.

    11. Parte hartzaileek arauak bete beharko dituzte. Horrela izan ezean, korrikalari horien dortsalak apuntatu eta Antolatzaile Taldeak kasu bakoitzari dagozkion neurriak hartuko ditu. Neurri hauek lasterketatik kanpo uztea edo sailkapeneko azken postuan jartzea izan daitezke, besteak beste.

    12. ASEGURUA:

    •Erantzukizun zibila herri lasterketaren antolatzaile bezala 624.209,39 €ko estaldura

    •Parte hartzaileen istripu asegurua.

    • Estaldurak: Istripuagatik heriotza (6.000€), istripuagatik ezintasuna (12.000€) eta osa sun laguntza mugagabea.

Babesleak