XXI. LAKUNTZA-ARALAR MENDI LASTERKETA 2026

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2026(e)ko maiatzaren 31(a), igandeako 08:30etatik 2026(e)ko maiatzaren 31(a), igandeako 14:30era
  • Lekua: 31830 Lacunza, Navarra, España
  • Herria: Lakuntza
  • Probintzia: Nafarroa
  • Izen-emate egunak: 2026/2/24(e)ko 19:00(e)tatik 2026/5/24 (e)ko 19:00(e)tara

Tarifak

Zergak barne dituzten zenbatekoak

LAKUNTZA-ARALAR 26K
Eguna 2026/5/24 19:00(e)rarte
26,00
LAKUNTZA-ARALAR 13K
Eguna 2026/5/24 19:00(e)rarte
20,00
MENDI MARTXA 13K
Eguna 2026/5/24 19:00(e)rarte
10,00
Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Araudia

Harremanetarako

LAKUNTZA-ARALAR MENDI LASTERKETA

Informazio gehiago

ORDUTEGIAK:

-MENDI MARTXA: 08:30

13K ETA 26K LASTERKETAK: 09:30

Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa Zabalarte Mendi Elkarteak, Lakuntzan, Euskal Herriaren bihotzean, antolatzen duen lasterketa da.

Lakuntzan 1987ean ospatu zen lehen lasterketa, Guardetxe igoera izan zen, aspalditik herrian egiten ziren hainbat mendi apustu oinarri hartuta. 1987tik 2003 arte ospatu zen. 2004ean aldiz, garai berriei egokituz, Guardetxe igoera bertan behera utzi, eta I Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa ospatzen hasi zen. Ibilbidea luzatuz, Aralarko Parke Naturalaren zati handi bat igarotzea erabaki zen, inguruko paisaia ederrez gozatzeko aukera paregabea eskainiz.  Aurten, 2026.ean, XXI edizioa ospatuko da.

Lasterketak honako bi ibilbide hauek ditu: lasterketa motza eta luzea.

Lasterketa motza (13Km): 

Lakuntzan (489m) hasten den mendi lasterketa honek Aralar Parke Naturaleko basoetan barrera eramango gaitu. 13 km-ko ibilbideak 1.100 metrotan dagoen Augiñainaraino eramango gaitu. Ibilbideak baso, belardi eta mendi-bideetatik igarotzen da, Aldaia, Atazar, Guadetxe, Aubigaina, Algorri eta Arangun bezalako lekuak zeharkatuz. Ibilbideak xenda, belardi eta arkaitz zonaldeak tartekatzen ditu. Bi hornidura-gune ditu. Azken zatian, Arangungo gainetik Lakuntza eta Beriain mendia ikusten dira, gailur honetatik ziztu bizian Lakuntzako kaleetan izango gara. 

Lasterketa luzea (26Km): 

Lakuntzan (489m) hasten den mendi lasterketa honek Aralar Parke Naturaleko paisaia ederrak zeharkatzen ditu. 26 km-ko ibilbideak Aralarko puntu altuenetik igarotzen da, 1.430 metro dituen Irumugarrietako gailurretik. Ibilbideak baso, belardi eta mendi-bideetatik igarotzen da, Aldaia, Atazar, Guadetxe, Beloki, Txorrotxeta, Triku harri, Desao, Pagomari eta Algorri bezalako lekuak zeharkatuz. Ibilbideak xenda, belardi eta arkaitz zonalde teknikoak tartekatzen ditu. Lau hornidura-gune ditu. Azken zatian, Arangungo gainetik Lakuntza eta Beriain mendia ikusten dira, gailur honetatik ziztu bizian Lakuntzako kaleetan izango gara. Proba honek Aralarko natura-ondare aberatsa eta ikuspegi ikusgarriak eskaintzen dizkie parte-hartzaileei.

Animatu zaitez parte hartzera eta izan zaitez Euskal Herriko mendi lasterketa zaharrenetariko baten historiaren parte!