IV ZURICH MARATOI TXIKI FESTA

IV ZURICH MARATOI TXIKI FESTA

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2019(e)ko azaroaren 23(a), larunbata(e)ko 15:30(e)tan
  • Lekua: Anoetako Miniestadioa
  • Herria: Donostia
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2019/9/17(e)ko 08:00(e)tatik 2019/11/21(e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Harremanetarako

Informazio gehiago

IV Zurich Maratoi Txiki festa

Haurrek Anoetako Miniestadioko helmuga zeharkatzeko aukera izango dute azaroaren 23an, hau da, Zurich Donostiako Maratoia baino egun bat lehenago; kamiseta berezia jasoko dute partaide guztiek

Zurich Maratoi Txiki Festan izena emateko epea irekia dago. Azaroaren 23an ospatuko da Anoetako Miniestadioan ospatzen den festa haundi hau, hau da, Zurich Donostiako Maratoia iritsi baino egun bat lehenago. Arratsalde berezia izango da partaide eta familia guztientzat. Haur guztiek gurasoen pausuak jarraituko dituzte (ez da beharrezkoa gurasoen partaidetza Donostiako Maratoian). Atletismoa eta kirola sustatzea gazteen artean da proba honen helburu nagusia. Guztira, 3 eta 13 urteen arteko 1.200 haur espero dira Anoetako Miniestadioan.

Kamiseta eta askaria

Zurich Seguros konpainiak gaztetxoeen ametsak egi bihurtu nahi ditu. Arrazoi honegatik, berriz ere proba hau babestuko du. Haur guztiek kamiseta eder eta berezia jasoko dute aurten eta Anoetako Miniestadioko material sintetikoan zehar korri egiteko aukera izango dute. Harmailak bete-beteak egongo dira! Zurich Maratoi Txiki Festan esperientzia bikaina biziko dute haur guztiek! Eta korri egin ondoren, askaria denontzat!

Izen emateak

Izena emateko aukera irekia dago jada webgune ofizialean: www.maratoitxikidonostia.com. Donostiako Robers dendan ere egin daitezke (Larramendi Kalean). Bi kasuetan, salneurria 3 eurokoa da. Guztira, 1.200 neska-mutilek parte hartu dezakete, eta aurreko urteetan izen emateak agortu egin dira. Beraz, ez utzi azken unerako!