Informazio gehiago
INFO OROKORRA
Lasterketen garapena, indarrean dagoen Lehiaketa fetri-en Araudiak arautuko du.
Distantziak: 2,10 km + 9,10 km. + 1,10 km.
Data: 2025eko Urriak 19
Ordutegi behin-behinekoak, izena eman dutenen arabera:
Gizonezkoen federatua: 10:15
Emakumezkoen federatua: 11:15
Lasterketak inklusiboak dira. Horrek esan nahi du desgaitasuna duten pertsonek inolako tratamendu berezirik gabe parte hartzen dutela. Federatuak proba federatuan eta herrikoiak proba herrikoian. Beharrezkoa bada, segurtasun-arrazoiengatik, kategoriaren baten irteera aurreratu edo atzeratu egin daiteke.
Trantsizio-eremuko espazio fisikoari dagokionez, inskripzioak 200 izango dira guztira (2 proben batura).
Parte hartzaile federatu maskulino eta herrikoiek Trantsizio Gunea konpartitzen dute, beraz, ahalik eta azkarren federatutako parte hartzaileek libre uzteko eskatzen dugu.
Izen emateek prezio murriztua izango dute irailean zehar.
Kadeteen kategorian izena emateko prezioa finkoa izango da: 5€.
Mozketa denborak zabalak izango dira, maila ertaina duen edozein partaidek proba osatu ahal izateko.
Lasterketako burua iristen denean, denbora murriztu egin daiteke, baina ezin da zeharkatu trantsizio-eremutik irteten diren parte-hartzaileekin.
Bizikleta-sektorea N-634 errepidetik igarotzen da, Plazakoetxeko biribilgunetik Erletxetakora. Ezkerreko erreitik zirkulatuko da, gutxienez 5 metroko zabalerakoa; beraz, kontu handiz ibili beharko da, eskuineko erreia trafikora zabalik egongo baita, abiadura mugatuan, Galdakaoko ospitalerako eta N-240 errepiderako sarbidea bermatzeko.
Arriskutsuentzat jotzen den puntua Erletxetako biribilgunearen biraketa da. Arriskuak minimizatzeko, bi erreiak erabiliko dira hurbiltze- eta balaztatze-eremuan. Ikusi planoa.
Materiala kontrolatzeko ordutegiak aldatu egin daitezke izena ematen dutenen arabera. Probaren astean zehaztuko dira.
Dortsal banaketa Kurtzeko plazan, 08:45etik aurrera.
Informazio gehiago (kontsigna egoera, idazkaritza, dutxak, ibilbideak, trantsizio eremua, hornidura, erantsitako dokumentuetan).
GIZONEZKOEN PROBA FEDERATUA:
Mozketa denborak: 15 minutu Trantsizio Guneko irteeran edo lasterketa burua iristen denean. Lasterketa + bizikleta: 50 minutu.
Garaikurrak: 3 lehen sailkapen orokorrean eta 3 lehen maila bakoitzean.
EMAKUMEZKOEN PROBA FEDERATUA:
Mozketa denborak: 20 minutu Trantsizio Guneko irteeran edo lasterketa burua heltzen denean. Lasterketa + bizikleta: 50 minutu.
Garaikurrak: 3 lehen sailkapen orokorrean eta 3 lehen maila bakoitzean.
Inskripzioaren zenbatekoa itzuliko zaio irailaren 30a baino lehen baja ematen duenari. Egun horretatik aurrera, justifikatutako arrazoia egon beharko da.
Antolatzailearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik (arrazoi meteorologikoengatik edo agintari eskudunak hala aginduta, covid egoeragatik, etab.) proba bertan behera utziz gero, ez da inolako itzulketarik jasotzeko eskubiderik izango.
Webgune honen bidez izena emateak araudia onartzea dakar.