Informazio gehiago
Aurreko urteetako edizioen arrakastaren ondoren, aurten ere “HAIMAR ZUBELDIA KLASIKOA 2026” zikloturista martxa antolatu du Zarauzko Zikloturista Elkarteak. Aurtengoan,2026ko maiatzaren 31an izango da Klasikoa.
Ibilbideak Gipuzkoako paraje eta bide zoragarri zenbaitetan barrena egingo du: Zarauztik abiatu, Urola bailaran eta Goierrin zehar ibili, eta Zarautzen bukatu.
Izen-ematea zabalik dago webgunean 2026eko urtarrilaren 12etik aurrera, gehienez 1000 txirrindulariko parte-hartze mugarekin, beraz, egun horretan Haimarren ondoan eragin nahi badiezu pedalei, ez utzi izen-ematea gerorako.
Gainera, badago beste gogo-pizgarri bat ere: Martxoaren 29 baino lehen izena ematen duten zikloturista guztiek Etxeondoren maillota jasoko dute opari.
Zure argazkiak deskargatu ditzakezu www.fotoscarreras.com webgunearen bitartez.
Izen-ematea 52€koa da federatuentzat eta 67€koa federatu gabeentzat.
ZZEtik Klasiko eder honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu zikloturista guztiok, egun bereziaz festa giroan eta aldarte onean goza dezagun.