XX. Gasteizko Herri Krosa eta XI. Herri Krosa Txikia

Informazioa

SHEE-IVEF Kirol Klubak eta C.A. Zailuk, XX. GASTEIZKO HERRI KROSA eta XI. GHK-TXIKIA antolatzen du eta proba 2018ko abenduaren 2an egingo da.

Edozein atletak hartu ahal izango du parte, federatua egon edo ez. GHKak 2 lasterketa, 3 km. eta 9 km. izango ditu, eta lasterketa horietan parte hartzeko gutxieneko adina 12 urte da; parte-hartzaile kupoa, 850 (bi lasterketak sartuta). Bere irteera aldi berean egingo du goizeko 11:00etan Zuazo kalena (Bastida plazaren ondoan) eta bere helmuga Bastida plazan. 2005 eta 2006 urtean jaiotakoentzat 3 km-ko lasterketa gomendatzen dute antolatzaileek, baita korrika egitera ohituta ez daudenentzat.

Ibilbidea gurpildun aulkian egiten duten pertsona ezinduentzat egokitua dago, eta irteera oinezkoena baino 3 minutu lehenago egingo da, 10:57an.

GHK-Txikiak 3 lasterketa ditu, bere irteera eta helmuga Bastida Plazan; parte-hartzaile kupoa, 600 (hiru lasterketak sartuta).
Hurrenez-hurren:
- 12:20ean, 2011an eta ondoren jaiotakoak, zirkuituari bira bat, 750 metro.
- 12:25ean, 2009 eta 2010an jaiotakoak, zirkuituari bira bat, 750 metro.
- 12:30ean, 2007 eta 2008an jaiotakoak, zirkuituari bi bira, 1.500 metro.
Dena dela, beharrezkoa denean, antolakuntzak zirkuituan eta ordutegian aldaketak egin ahal izango ditu.

 IZEN-EMATERIK EZ DA ONARTUKO LASTERKETAKO EGUNEAN.

DORTSAL-TXIPA ETA OROITZAPEN OPARIA JASOTXEKO: JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN FAKULTATEA (LEHEN SHEE), Lasarteko atea, 71 (Vitoria-Gasteiz),


OSTEGUNA 29 16:00-TIK 20:00-RA ETA OSTIRALA 30 10:00-TIK  20:00-RA

Gasteiz kanpoko parte hartzeileek Bastida plazan hartu izango dituzte lasterketa egunean 9etatik 10 etara (Idazkaritza-karpan); Gasteizko HK-Txikiaren korrikalariek 11:30etara hartu ahal izango dituzte.

Denborak elektronikoki hartuko dira txip-dortsal baten bidez GHK-an. GHK-Txikian ez da denborarik hartuko, eta sailkapen bat helduera-ordenaren arabera egingo da.

Antolakuntzak, korrikalariek proban parte hartzeagatik bere buruari edo hirugarren pertsona bati, nahiz hirugarren pertsona batek haiengan sor ditzakeen kalte, lesio edo edozein erantzukizuni uko egiten dio.

Izen emanda dauden korrikalari guztiek erantzukizun zibileko eta istripu aseguru bat dute. Antolakuntzak berezko erantzukizun zibileko asegurua du.

Txakurrarekin korrika egitea onartuta dago, jabearen ardurapean eta beste korrikalariak ostopatu gabe.

3 km.-ko lasterketa eta GHK Txikian ez da lehenengo sailkatuentzat saririk banatuko.

PROBAREN ANTOLAKETAK EZ BAIMENDUTAKO PUBLIZITATEKO EDOZEIN MOTAREN BANAKETA ETA DIFUSIOA DEBEKATUTA GERATZEN DIRA.

Partehartzaile orok, proban parte hartzeagatik, honako arautegi hau onartu egiten du, bertan ezarrita agertzen ez den guztia ebazteko IAFFen arauak.

Babesleak

Laguntzaileak