80. FORTUNA MENDI IBILALDIA

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2022(e)ko ekainaren 5(a), igandea(e)ko 06:40(e)tatik 2022(e)ko ekainaren 5(a), igandea(e)ko 18:00(e)tara
  • Lekua: ATARRABIA-VILLAVA
  • Herria: ATARRABIA-VILLAVA
  • Probintzia: Nafarroa
  • Izen-emate egunak: 2022/4/27(e)ko 12:00(e)tatik 2022/6/2(e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Araudia

Foiletoa

Autobus geltokiak

Harremanetarako

Informazio gehiago

LAUROGEI BIDE HISTORIARAKO (1941-2022) 
1941. urtean Fortuna KEko mendizale-talde gailen batek Gipuzkoan garai hartan erabat berritzailea izan zen mendi-ekimen bat abian jarri zuen: ´ibilaldi neurtu´ baten antzera egiteko mendiko zeharkaldi bat. Horrelako bi besterik ez ziren ezagutzen: bat Madrilen, Peñalara S.E.A.k antolatua, eta Bilbon bestea, Bilbao Alpino Club-ek antolatua. 
 
Laurogei urte beranduago, aipatutako hastapenetako hiru ibilaldi horietatik bakar bat antolatzen da gaur egun: Fortunarena eta Covid-19ako sortutako pandemiak bakarri geldiarazioa 2020eta 2021ean. Igarotako urteetan, Fortunaren Ibilaldiak laurogei bide desberdin zeharkatu ditu, bere araudiko 1. artikuluak dioena leialki betez beti: “gure herrialdeko mendietako leku eta ibilbideak ezagutzera ematea”. 
 
Euskal Herriko zazpi herrialdeetako lurretatik ibili da Ibilaldia eta Errioxa, Burgos edota Zaragozako lurretara ere iritsi da.

 

Aurtengo proposamenak gure historia distiratsuaren maila bikaina du. 44 kilometroko ibilbidea osatu dugu: Baztango Irurita herritik Iruñea ondoan dagoen Atarrabiara, Abartan eta Saioa lotzen dituen gailurreria jarraituz Xuriain mendiaren gailurreraino -1.200 metroko desnibela-, eta Olaibar eta Esteribar bailarak bereizten dituen gailurreriatik igaro ondoren, Baratxueta, Alixeto eta Arromendi gailurrak gaindituz, Trinitatearen Erdi Aroko zubi erromatarretik Atarrabiara iristeko.
 
Ohikoa den moduan, “Ibilaldi erdiak” beste irteera bat edukiko du. Aurten Egozkueko Gainean egongo da bigarren irteera, ibilbidearen erdi-erdian (22. km-a). Oraingoan ere autobusak antolatu dira Andoain, Donostia, Irun eta tarteko udalerrietatik bi irteeretara joateko (eta etxera buelta egiteko, A-15etik). Nahi duenak bere ibilgailua Atarrabian utzi dezake eta antolatutako autobusak erabili Luzeko irteerera joateko.
 
Zeharkaldi historiko honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, laurogei edizio urtez urte jarraian antolatu izana lorpen itzela delako eta edizio honekin omenaldia egin nahi diegulako Estatuko mendi-zeharkaldi zaharrena gaur egun ezagutzen dugun errealitate zoragarria izatea ahalbidetu duten antolakuntzako kide zein parte-hartzaile guztiei, laurogei bideren ondoren.