Etxarri Aranazko Txakurkrosa

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2022(e)ko urtarrilaren 30(a), igandea(e)ko 08:00(e)tan
  • Lekua: Etxarri Aranatz
  • Herria: Etxarri Aranatz
  • Probintzia: Nafarroa
  • Izen-emate egunak: 2022/1/3(e)ko 20:00(e)tatik 2022/1/28 (e)ko 12:00(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Etxarriko Aranazko Txakurkrosa 2022-1-30 ARAUTEGIA

Harremanetarako

Informazio gehiago

IV. ETXARRI ARANAZKO TXAKURKROSA

Datorren Urtarrilaren 30ean ETXARRI ARANAZKO TXAKURKROSAREN 4. edizioa ospatuko da. Etxarriko kanpiñeko instalakuntzetan eta goizeko 8:00tatik aurrera. Aurreko urtetan bezala hiru modalitatetan lehiatu ahalko da: Patina, Bikejoringa eta Txakurkrosa. Irteera Etxarriko Kanpiñeko instalakuntzetan izango da, 6kmko ibilbidea osatu ondoren berriro Etxarriko Kanpiñean helmugaratzeko. Ibilbideak 70 metroko desnibela du. Hiru modalitateentzat berbera izanen delarik.

  • Proba batean izena ematea 16 euro dira eta bitan 20 euro.
  • Proba EUSKADIKO TXAKURKROS LIGARAKO (ETL) puntuagarria izango da.
  • Bizi dugun osasun larrialdia dela eta, musukoaren erabilera derrigorrezkoa izanen da eta segurtasun neurriak bereziki zainduko dira, pertsonen arteko distantzia adibidez.
  • Jarduera izen emate horrian erantsita doan erreglamentuan oinarrituko du funtzionamendua. Bertan jasoa ez dagoen gertaera edo erreklamazio, EUSKADIKO TXAKURKROS LIGAko (ETL) arudiaren arabera bideratuko da.
  • Patineko eta Bikejoringeko partehartzaileak banaka hartuko dute irteera, kirolari batetik bestera minutu bateko tartearekin.
  • Txakurkroseko partehartzaileak hirunakako txandatan hartuko dute irteera. Txanda batetik bestera 30 segunduko tartea izanen delarik.
  • Derrigorrezkoa izanen da partehartzeko, albaitari eta material kontrola pasatzea.
  • Antolakuntzak anoa puntu bat ornituko du helmugan.
  • Aldagelak eta dutxak kanpiñeko instalakuntzatan egonen dira.
  • ERABAT DEBEKATUA DAGO TXAKURREKIN DUTXATAN SARTZEA.

EGITARAUA:

8:00tatik 8:30tara: Albaitari eta material kontrola patin eta bikejoringeko partehartzaileentzat.

8:30tatik 10:00tara: Albaitari eta material kontrola txakurkroseko partehartzaileentzat.

9:00tan: Patin eta bikejoringeko lehen partehartzailearen irteera.

10:30tan: Txakurkroseko lehen txandaren irteera.

12:00tan: Umeen txakurkrosa.

12:15tan: Sari banaketa.

12:30tan: Auzatea edo luntxa.

Antolatzaileak: EUSKANIKROS eta TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEA.