10. PIO BAROJA BOULDER TXAPELKETA HERRIKOIA

Informazioa

ESKOLARTEKO 3. ESKALADA TOPAKETA’18 - GIPUZKOA

EGITARAUA:

1- Eguna eta lekua: Abenduaren 16a, Pio Baroja Kiroldegian. Pio Baroja, 47, Donostia.
2- Partaideak eta mailak: Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek har dezakete parte. Maila
guztiak kadetetaraino, hau da, 16 urteak arte (barne).
3- Izen-ematea: Abenduaren 13a baino lehen internet bidez elkarte antolatzailean:
www.cdfortunake.com. 3 € partaideko. Epetik kanpo edo egunean bertan eginez gero, 5 € partaideko.
4- Ordutegia:
• Izen ematea: 9:30
• Eskalada: 10:30-13:30
• Diplomak: 13:30-14:30
5- Froga sistema eta helburua:
• Zirkuito itxi bat egongo da.
• Zirkuitoaren helburua haurrek eskalada modalitate guztiak probatzea izango da. Hasi abiadura
eskaladarekin, (2 bide), zailtasun eskalada (2 bide), eta azkenik boulderra 10-15 bloke errazetik
zailera.
• Sokarekin eskalatzeko bideak (zailtasuna eta abiadura) haur kopuru maximo bat izango dute,
beraz itxaroten duten bitartean boulderrean egongo dira eskalatzen.
• Haur bakoitzak fitxa bat izango du lorpenak apuntatzen joateko, baina ez da sailkapen orokorrik
egingo.
• Helburua: eskalada ezagutzea eta praktikarekin ondo pasatzea.
6- Opariak: partaide bakoitzak Izadi Kirolaken kamiseta bat jasoko du.
7- Lehen sorospenak: sorospen zerbitzua DYAren ardurapean izango da.
8- Joan-etorria: Berebil partikularrak erabiltzeak, arazo desberdinak sor ditzake: segurtasunezkoa,
trafikozkoa, aparkalekukoa, CO2 igorpenak, etab. Garraio kolektiboa erabili. TALDEAN GOAZ!
9- Ezustekoak: Ezustekoren bat gertatuz gero, antolatzaileen esku egongo da zer egin erabakitzea.
10- Partaideen irudiak: Jarduera publikoa izanik, bai prentsan eta bai Federazioaren edo elkarte
antolatzailearen webguneetan argitaratu ahal izango diren bideoko eta argazkiko irudiak hartuko dira.
Borondatezko izen-emateak gertaera hau baita oinarrietako gainontzeko atalak ere onartzea dakar.
Hala ere, umeen arduradunak argazkiak ez publikatzea eskatu dezake. Bertan edo
rokodromoa@cdfortunake.com.
11- Oharra:.Izen-emateak antolaketako baldintzak onartzea dakar berarekin.