Informazio gehiago
BOLONDRES BEZALA PARTE HARTZEKO
** Proba egunean bolondres bezala parte hartu nahi badezu, jar zaitez gurekin kontaktuan trikuhirumendiak@gmail.com helbide elektronikoan, bertan zure izena, abizenak, telefono kontaktu bat eta helbide elektronikoa jarriaz.
EGUNA ETA ORDUA
Irteera Kontxa hondartzatik izango da, HEGALAK Kirol Zentruaren aurrean zehazki, 2020ko Martxoaren 8an goizeko 10:00etan.
Mendi arteko transizioak Kontxa, Ondarreta eta Zurriolako hondartzetan burutuko dira.
Ekintza hau, irteera bakarra duen hiru probez osatuta dago, hauek izanik proba eta distantzia ezberdinak:
MENDIA - DISTANTZIA - ALTUERA - IBILBIDEA
IGELDO - 6.500 m. - 125 m. ** Ibilbidea WIKILOC-en
IGELDO+URGULL - 9.000 m. - 125+124 m. ** Ibilbidea WIKILOC-en
IGELDO+URGULL+ULIA - 15.100 m. - 125+124+122 m. ** Ibilbidea WIKILOC-en eta MUGIBILI-n
** PROBA AMAITZEKO GEHIENEZ BI ORDU IZANGO DITUZTE PARTE-HARTZAILEEK
IZEN EMATEAREN PREZIOA
2020ko Otsailaren 16a bitarte (hau barne):
IGELDO: 10 €
IGELDO - URGULL: 15 €
IGELDO – URGULL - ULIA: 20 €
2020ko Otsailaren 17tik Martxoaren 5a bitarte (hau barne):
IGELDO: 12 €
IGELDO - URGULL: 17 €
IGELDO – URGULL - ULIA: 25 €
** EZIN IZANGO DIRA IZEN EMATEAK EGIN EZ LASTERKETA BEZPERAN EZTA LASTERKETA EGUNEAN ERE
** Lasterketan parte hartu ahal izateko lasterkariak 16 urte beteak izan behar ditu
DORTSALAK JASOTZEKO
Dortsalak lasterketa aurreko egunean jaso ahal izango dira,16:30etatik 19:30etara HEGALAK Kirol Zentruan, edo lasterketaren egun berean, 8:00etatik 9:30etara, helmugan, Alderdi Eder-en (Udaletxe aurreko terrazan).
** AHAL DEN NEURRIAN DORTSALA LARUNBATEAN JASOTZEA ESKERTUKO GENUKE
Aukeratutako lasterketa bakoitzari dagokion dortsala antolakuntzak emango du, kolore ezberdinez bereiziz.
Dortsala jasotzeko NAN dokumentua erakustea ezinbestekoa izango da, edo eta parte hartu behar duen pertsona identifikatzen duen beste dokumentu ofizial bat.
** PROBAREN KRONOMETRAJEA DORTSALEAN EZARRITAKO TXIPAREKIN BURUTUKO DA
KONTSIGNAK
Lasterketa egunean 13:45etan itxiko dira
DUTXA ZERBITZUA
Dutxak Kontxako kabinetan: prezioa 1,50 € / Kirol Txartelarekin DOAINIK
ZOZKETA
Parte hartzaileen artean hainbat opari zozketatuko dira, dortsala banatzeko momentuan jakin araziko direlarik irabazleen izenak.
ITZULKETAK
* OTSAILAREN 16A BITARTE (hau barne): Izen ematearen kostea eta euro bat gutxiago gastuen kontzeptupean
* OTSAILAREN 17TIK MARTXOAREN 5A BITARTE (hau barne): Izen ematearen kostearen %50a
Bi kasuetan emailez jaso den ziurtagiria triku.hm@gmail.com posta elektronikora bidali behar da, deuseztatu nahi dela adieraziz. Era honetara lasterkariaren dirua bueltatuko zaio.