Estatu mailan eta gainerako erkidegoetan urtero ospatzen den ekitaldia da, non gazte triatletak batu eta bakarkako 300m igeri eta 1600m korrika egiten dituzten. Emaitzen arabera Espainiar federazioak arautzen dituen puntuaketa batzuk ematen dira, herrialde osoan sailkapen bat sortuz.
Hala ere gure asmo nagusia gazte triatletak elkartu eta guztion artean ezagutzea izango da, baita kirol teknikari berriak izango diren Paul Bereziartua eta Lide Azuetarekin lehen harremana izatea.
Denbora hartze hauetan parte hartu al izango duten adin tarteak hurrengokoak dira:
CADETE (2011-2010)
JUVENIL (2009-2008)
JUNIOR (2007-2006)
Fetrik bere orrialde ofizialean duen araudia atxikitxen da:
https://triatlon.org/noticias/convocatoria-toma-de-tiempos-temporada-2025/