BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua ultra distantziako (ultra trail) lau mendi lasterketaz osatutako kirol proba bat da. Lau proba horiek EAEko hiru hiriburuak eta Nafarroakoa lotuko dituzte, erdi-autosufizientzian eta mendiz, lau urtetan zehar (2019-2022). Hau bigarren edizioa izango da, 2017an lehenengoa izan zen, urte bakarrean lau lasterketak izan zirelarik.
Lau probak 110 eta 140 km artekoak izango dira; beraz, 500 kilometro izango dira guztira.
Lau proba horiek EAEko hiru hiriburuak eta Nafarroakoa lotuko dituzte erlojuko erratzen kontrako norantzan. Urte bakoitzean lasterketa bat izango da, bakoitza urtaro ezberdin batean.
-
2019ko otsailak 22/24............: Bilbao – Gasteiz (110 km)
-
2020ko maiatzak 1/3..............: Gasteiz – Iruñea (130 km)
-
2021eko uztailak 23/25..........: Iruñea – Donostia (120 km)
-
2022ko urriak 6/8...................: Donostia – Bilbao (140 km)
Probaren oinarria
BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua Sheve Peña mendizale tolosar ezagunak 1953. urtean eginiko balentrian oinarritzen da.
Peñak oinez eta mendiz lotu zituen Hego Euskal Herriko lau hiriburuak. Gelditu gabe (non stop), kuluxka txikiak eginez, osatu zuen ibilia, maiatzaren 25 eta 28 artean.
Lau Katedralen Martxa izena eman zioten ibilaldi horri, Peñak, garaiko espiritu erlijiosoak bultzaturik, meza entzun zuelako hiri bakoitzeko katedraletan, berriro ere ibiliari ekin aurretik.
Sheve Peñak 45 urte zituen orduan eta hilabete luzez jardun zuen ibilaldia prestatzen, xehetasun txikiena ere zainduz: zer lekutatik igaroko zen, non hartuko zuen atseden, elikadura, nor izango zituen bidelagun, ilargialdiak, etab. Azkenik, maiatzaren 25ean, astelehenez, 00:00etan abiatu zen Bilboko Santiago katedraletik.
Bilbotik Donostiara jo zuen, Donostiatik Iruñera, Nafarroako hiriburutik Gasteizera eta Gasteiztik berriro Bilbora. 400 kilometro, 7.400 metro desnibel positibo eta ibilian 93 ordu eta 5 minutu egin ondoren (horietatik 66 ordu eta 25 martxa aktiboan), maiatzaren 28an, ostegunez, mendizale tolosarra Bilboko katedraleko arkupeetara iritsi zen atzera.