Triatlón popular de parejas mixtas

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2022(e)ko urriaren 8(a), larunbata(e)ko 12:30(e)tan
  • Lekua: Munoa plaza
  • Herria: Zarautz
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2022/8/4(e)ko 10:00(e)tatik 2022/10/3(e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Igeriketako ibilbidea

Bizikletako ibilbidea

Korrikako ibilbidea

Trantsizio eremua

T1 Trantsizioa

T2 Trantsizioa

Harremanetarako

info@niktri.eus
T: 943833641

Informazio gehiago

INFORMAZIO NAGUSIA:

- Distantzia: 350 m – 7 km – 2,250 km.

- Emakume eta gizonezko batez osatutako bikoteak. Bikoteak elkarrekin joan behar du proba guztian zehar.

- 14 urtetik gorako edonork hartu dezake parte (<2008).

- Triatloi lizentzia ez da beharrezkoa eta lizentzia dutenek ere osatu dezakete bikotea.

- Irteera 5 bikoteko taldeetan emango da, 30 segunduko tartearekin irteera batetik bestera.

- Proba hasiera: lehen taldea 12:30ean hasiko da, eta azkenengoa 12:50ean.

- Anoa-gune bat egongo da, helmugakoa, eta parte-hartzaile guztiek triatletaren poltsa jasoko dute.

- Parte hartzaile bakoitzaren denborak txiparen bitartez kontrolatuko dira.

 

ARAUDIA:

  1. Triatloi proba hau Euskadiko Triatloi Federazioaren araudiaren araberakoa da.
  2. Bizikletako ibilbidean errepidea trafikoari itxita egongo da.
  3. Edozein bizikleta motarekin hartu ahal izango da parte proba honetan.
  4. Neoprenoaren erabilera ETF-k aplikatzen duen araudiaren arabera aplikatuko da.
  5. 2008 urtean edo lehenago jaiotako edonork hartu ahal izango du parte proban.
  6. Bikote ezberdinen artean ez da draftin-ik onartuko. Bikoteko bi kideek elkarrekin burutu beharko dute proba. Trantsizio gunetik beti elkarrekin atera beharko dute.
  7. Antolatzaileek ibilbidea egokitzeko eskubidea izango dute eta baita proba neutralizatzekoa, baldintza meteorologikoek edo bestelako ezustekoak horretara behartuz gero. Itsasoaren egoera txarrak hala behartuz gero, igeriketako zatia kendu eta proba duatloi herrikoi batean bilakatuko litzateke.
  8. Antolatzaileek partaidetza onartzeko eskubidea izango dute.
  9. Antolatzaileek partaide edo ikusleei sorturiko kalte moral eta materialen ardura ez dute eurengan hartzen.
  10. Partaide guztiei probaren inguruko informazioa helaraziko zaie eta informazio puntu bat ere jarriko da edozein zalantza argitzeko.
  11. Irteerak bikoteka emango dira, aldi bakoitzean 5 bikote aterako direlarik. 30 segundoko aldearekin emango dira irteerak.
  12. Bikote bakoitza emakume eta gizonezko batez osatuak egongo dira.
  13. Parte hartzaileen arteko aldaketa ez da onartuko. Izen ematea pertsonala eta transferiezina da.

Web honen bidez izena emateak araudia onartzea dakar.

 

IZEN-EMATEA BALIOGABETZEKO POLITIKA:

- Irailak 9a baino lehen baja ematen duenari 17,5€ itzuliko zaizkio. Egun horretatik aurrera ez da inolako itzulketarik egingo.

- Antolatzailearenak ez diren arrazoiengatik proba bertan behera uzten bada (arrazoi meteorologikoak, agintariek hala aginduta, covid egoera, etab.), ez da dirua itzuliko.

 

HARREMANETARAKO: info@niktri.eus

INFORMAZIO GEHIAGO: www.niktri.eus