BIK TRI MARMARRA 2026: Bikote Mistoen Triatloi Herrikoia

Izen-emateak itxita

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2026(e)ko irailaren 20(a), igandeako 11:30etatik 2026(e)ko irailaren 20(a), igandeako 14:00era
  • Lekua: Hondartzako pasealekuan, 20800 Zarautz, Gipuzkoa, España
  • Herria: Zarautz
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2026/7/13(e)ko 20:00(e)tatik 2026/9/18 (e)ko 13:00(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segunduak

Harremanetarako

info@niktri.eus
T: +34 943833641

Informazio gehiago

  • Distantziak: 350 m (igeriketa) – 7 km (bizikleta) – 1,7 km (korrika)
  • Parte-hartzaileak emakume batek eta gizon batek osatutako bikote mistoak izango dira.
  • Bikotekideek ibilbide osoa elkarrekin egin beharko dute.
  • 2012an edo lehenago jaiotako 14 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du.
  • Ez da beharrezkoa federatuta egotea. Federatutako eta federatu gabeko pertsonek parte hartu ahal izango dute.
  • Irteerak 15 bikoteko taldetan egingo dira, talde batetik bestera 90 segundoko tartearekin.
  • Lehen bikoteak 11:30ean irtengo dira, eta azkenak 11:47an.
  • Parte-hartzaile bakoitzaren denbora txip bidez neurtuko da.
  • Edozein motatako bizikleta erabil daiteke, bizikleta elektrikoak izan ezik. Debekatuta daude luzagarriak (akopleak), metalezko lokatz-babesak (guardabarrosak) eta erorikoetan arriskua sor dezakeen beste edozein elementu.
  • Helmugan anoa-gunea egongo da.
  • Parte-hartzaile guztiek triatletaren opari-poltsa jasoko dute eta hainbat opariren zozketan parte hartuko dute.

Ibilbidea

Igeriketa (350 m)

Irteera Zarauzko moilaren muturretik emango da, Ama Birjinaren irudiaren ondoan.

15 bikoteko taldeak aterako dira aldi bakoitzean, 90 segundoko tartearekin.

Itsasoan, moilatik 200 metro ingurura, buia bat jarriko da. Igerilariek buia eskuinean utzi beharko dute eta hondartzarantz zuzendu. Ondoren, Hondartzako aldapa igo eta boxetara joango dira. La Perlako arrapalaren hasieran arku bat egongo da, ibilbidea behar bezala seinaleztatzeko.

Bizikleta (7 km)

Bizikletako zatia N-634 errepidean egingo da.

Irteera boxetatik izango da, Bañeru Kaleko aldapa igo eta Getariarantz. Iturritxikin buelta eman ondoren, N-634 errepidetik itzuliko dira eta  San Frantzisko kaleko aldapatik jaitsiko dira boxetara.

Aurreikuspenen arabera:

  • Lehen bikoteak 11:35ean hasiko du bizikletako zatia.
  • 11:40 inguruan Iturritxikitik igaroko da.
  • 11:45 inguruan boxetara itzuliko da.
  • Azken bikotea, gehienez, 12:20an irtengo da boxetatik.
  • 12:40 baino lehen igaroko da Iturritxikitik.
  • Eta 13:00ak baino lehen amaituko du bizikletako zatia.

Korrika (1,700 km)

Korrikako ibilbidea Zarauzko hondartzako pasealekuan egingo da.

Parte-hartzaileak boxetatik abiatu eta Malekoiko bigarren pergolaraino joango dira. Pergolaren barruan kono bati bira eman eta pasealeku beretik itzuliko dira helmugara. Helmuga leku berean egongo da.

Araudia

  1. Proba hau Euskadiko Triatloi Federazioaren araudiaren arabera egingo da.
  2. Bizikletako zatian errepidea trafikorako itxita egongo da.
  3. Edozein motatako bizikleta erabil daiteke, bizikleta elektrikoak izan ezik. Debekatuta daude luzagarriak (akopleak), metalezko lokatz-babesak (guardabarros) eta erorikoetan arriskua sor dezakeen beste edozein elementu.
  4. Uraren tenperatura 22 ºC-tik gorakoa bada, neoprenoa erabiltzea debekatuta egongo da. 15,9 ºC eta 22 ºC bitartean aukerakoa izango da; 15,9 ºC-tik beherakoa bada, derrigorrezkoa izango da.
  5. Trantsizio-gunea 09:30ean irekiko da eta 11:15ean itxiko da. NANa aurkeztu beharko da. Ez da federazio-lizentziarik behar. Ilarak eta atzerapenak saihesteko garaiz etortzea gomendatzen da.
  6. 2012an edo lehenago jaiotako pertsonek parte hartu ahal izango dute.
  7. Gurpilean joatea (draftinga) baimenduta dago. Bikotekideek proba osoa elkarrekin egin beharko dute, eta trantsizio-gunetik ere batera irten beharko dute.
  8. Antolakuntzak ibilbidea egokitzeko edo proba neutralizatzeko eskubidea izango du, eguraldiak edo bestelako ezustekoek hala eskatzen badute. Itsasoaren egoerak hala behartuz gero, igeriketako zatia bertan behera utziko da eta proba herri duatloi bihurtuko da.
  9. Probaren inguruko informazioa izena eman duten guztiei bidaliko zaie, eta probaren egunean informazio-gune bat egongo da zalantzak argitzeko.
  10. Irteerak bikoteka egingo dira, 15 bikoteko taldetan eta 90 segundoko tartearekin.
  11. Bikote bakoitza emakume batek eta gizon batek osatuko dute.
  12. Bizikletako eta korrikako zatietan kamiseta edo triatloiko mono edo tritrajea eramatea derrigorrezkoa izango da. Debekatuta dago gorputz-enborra biluzik eramatea.
  13. Trantsizio-gunean erabilitako material guztia dagokion kutxaren barruan utzi beharko da. Bikote bakoitzak kutxa bana izango du. Ezingo da erabiliko ez den materialik utzi (toallak, motxilak eta abar).
  14. Antolakuntzak gomendatzen du kontsignan uzten den poltsan balio handiko edo hauskorrak diren objekturik ez uztea. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko kontsignan utzitako objektuek izan ditzaketen kalteen edo galeren erantzukizuna.
  15. Bikotekide biek dortsal-zenbaki bera eta igeriketako txano kolore bera eramango dituzte. Ibilbide osoa elkarrekin egin beharko dute.
  16. Talde guztiek 13:20rako amaituta izan beharko dute bizikletako zatia. Ordutik aurrera ez da denbora-mugarik ezarriko. Boxak eta kontsigna 14:00ak arte egongo dira zabalik.
  17. Emaitzak argitaratuko dira, baina ez da denboraren araberako sailkapenik egingo. Ez da podiumik izango.
  18. Antolakuntzak ekitaldiko argazkiak eta bideoak hedabide publiko zein pribatuetan argitaratu ahal izango ditu.

Proban izena emateak araudi hau osorik onartzea dakar.

Triatloi egokitua

Parte-hartzaileren batek desgaitasunen bat badu, laguntza espezifikoa behar badu edo proban parte hartu ahal izateko egokitzapenen bat behar badu, antolakuntzarekin harremanetan jar daiteke helbide elektroniko honen bidez:

zarautzegokitua@deporteadaptadoeuskadi.org

Antolakuntzak kasu bakoitza banaka aztertuko du, parte-hartzea ahalik eta baldintza egokienetan bermatzeko.

Izena ematearen ezeztapen-politika

Bikoteko kide bat edo biak ordezkatu ahal izango dira, baldin eta aldaketa abuztuaren 24ko 08:00ak baino lehen behar bezala jakinarazten bada.

Data horretatik aurrera ez da dortsal edo kamiseten inguruko aldaketarik onartuko.

Izen ematea bertan behera utzi daiteke horrela nahi izanez gero, baina ez da diru itzulketarik egingo ez bada mediku agiria aurkezten. 

Ezeztapenak abuztuaren 24a baino lehen izapidetu beharko dira. Kasu horietan, izen-ematearen zenbateko osoa itzuliko da.

Proba antolakuntzatik kanpoko arrazoiengatik bertan behera geratzen bada (eguraldia, agintarien agindua edo antzekoak), ez da izen-ematearen dirua itzuliko.

ADI! Kontuan hartu

Dortsalak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Irteerak ere ordena berean egingo dira, 15 bikoteko taldetan eta 90 segundoko tartearekin.

Parte-hartzaile bakoitzaren denbora boxetara sartzean jasoko duen txiparen bidez neurtuko da.

Proban izena emateak araudia eta bertan jasotako ezeztapen-politika onartzea dakar.