BIK TRI 2024: III. Bikote Mistoen Triatloi Herrikoia

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2024(e)ko irailaren 28(a), larunbata(e)ko 16:00(e)tan
  • Lekua: Munoa plaza, Zarautz
  • Herria:
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2024/5/28(e)ko 12:00(e)tatik 2024/9/18 (e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Zergak barne dituzten zenbatekoak

Prezioa bikoteko

Taldeko prezioak

Eguna 2024/8/31 23:59(e)rarte
55,00
Eguna 2024/9/18 23:59(e)rarte
65,00
Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Igeriketa ibilbidea

Bizikleta ibilbidea

Korrika ibilbidea

T1 Trantsizio gunea 1

T2 Trantsizio gunea 2

Boxeen gunea

Helmuga gunea

Harremanetarako

info@niktri.eus
T: +34 943833641

Informazio gehiago

BIK TRI 2024

III. Bikote mistoen triatloi herrikoia 2024:

Eguna: Irailak 28,larunbata.
Ordua: 16:00
Lekua: Zarautz


Informazio orokorra:

  • Distantzia: 350 m – 7 km – 2,250 km.
  • Emakume eta gizonezko batez osatutako bikoteak. Bikoteak elkarrekin joan behar du proba guztian zehar.
  • 14 urtetik gorako edonork hartu dezake parte (<2010).
  • Triatloi lizentzia ez da beharrezkoa eta lizentzia dutenek ere osatu dezakete bikotea.
  • Irteera 10 bikoteko taldeetan emango da,  minutu bateko tartearekin irteera batetik bestera.
  • Proba hasiera: lehen taldea 16:00ean hasiko da, eta azkenengoa 16:25ean.
  • Parte hartzaile bakoitzaren denborak txiparen bitartez kontrolatuko dira.
  • Errepideko zein mendiko bizikletarekin hartu daiteke parte(elektrikoak debekatuta daude).
  • Helmugan partaideentzat anoa gune bat egongo da, ura, freskagarri, fruitu lehor, fruitu fresko eta parrillan erretako pintxoak, partaide zein ikusleentzat.
  • Parte-hartzaile guztiek kutixi-poltsa bat izango dute hainbat produkturekin, eta horietako batzuek, zozketa bidez, sari bereziak jasoko dituzte.


Ibilbidea:

Igeriketa (350 m): Zarauzko moilatik Munoa plaza parera. Moilako irteeran, Amabirjinaren parean, uretatik emango da irteera. Hamar bikote aldi bakoitzean, minutu bateko aldearekin. Taldeak aurrez ezarriak egongo dira. Itsasoan, moilatik 150 metro ingurura buia bat jarriko da. Hura eskuin aldean utzi eta hondartzarantz jo beharko dute igerilariek. Munoa plaza parean, hondartzan kokatuta egongo den arkupetik pasa eta eskailerak igoaz trantsizio gunera joan beharko dute.

Bizikleta (7 km): Munoa plazatik N634 errepidean Getariarantz. Iturritxikin buelta eman eta N634 errepidean barrena, Zarauzko Munoa plazara. Buelta bakarra. Zirkuitua trafikora itxita egongo da.Hasiberrientzat diseinatutako ibilbidea da, aldaparik gabea Errepideko zein mendiko bizikletarekin hartu daiteke parte (elektrikoak debekatuta daude).

Korrika (2,250 km): Zarauzko hondartzako pasealekuan. Munoa Plazako eskailerak jaitsi eta itsas pasealekua zeharkatuz Argiñano jatetxeraino joan, Pergolan buelta eman eta Duke parean (Belantzaran plaza) amaituko da lasterketa.


ADI! Dortsal zenbakiak izen-emate ordenaren arabera zehaztuko dira, eta irteerek segida bera jarraituko dute. Irteera bakoitzean 10 bikote aterako dira, irteera batetik bestera 60 segundoko tartearekin.
Parte hartzaile bakoitzaren denborak txiparen bitartez kontrolatuko dira.


Araudia:

  1. Triatloi proba hau Euskadiko Triatloi Federazioaren araudiaren araberakoa da.
  2. Bizikletako ibilbidean errepidea trafikoari itxita egongo da.
  3. Errepideko zein mendiko bizikletarekin hartu daiteke parte (elektrikoak debekatuta daude).
  4. Uraren tenperatura 22 gradutik gorakoa bada, debekatuta egongo da neoprenoarekin igeri egitea. Uraren tenperatura 15,9-22 gradu bitartekoa bada, hautazkoa izango da neoprenoa janztea eta urak 15,9 gradu baino gutxiago baditu, derrigorrezkoa izango da.
  5. Trantsizio gunea 14:00ean zabalduko da eta 15:45ean itxi. Nortasun Agiria aurkeztu beharko da. Ez da Federazioko lizentziarik beharko.
  6. 2010 urtean edo lehenago jaiotako edonork hartu ahal izango du parte proban.
  7. Bikote ezberdinen artean draftin-a onartuko da. Bikoteko bi kideek elkarrekin burutu beharko dute proba. Trantsizio gunetik beti elkarrekin atera beharko dute.
  8. Antolatzaileek ibilbidea egokitzeko eskubidea izango dute eta baita proba neutralizatzekoa, baldintza meteorologikoek edo bestelako ezustekoak horretara behartuz gero. Itsasoaren egoera txarrak hala behartuz gero, igeriketako zatia kendu eta proba duatloi herrikoi batean bilakatuko litzateke.
  9. Antolatzaileek partaidetza onartzeko eskubidea izango dute.
  10. Antolatzaileek partaide edo ikusleei sorturiko kalte moral eta materialen ardura ez dute eurengan hartzen.
  11. Partaide guztiei probaren inguruko informazioa helaraziko zaie eta informazio puntu bat ere jarriko da edozein zalantza argitzeko.
  12. Irteerak bikoteka emango dira, aldi bakoitzean 10 bikote aterako direlarik. Minutu bateko aldearekin emango dira irteerak.
  13. Bikote bakoitza emakume eta gizonezko batez osatuak egongo dira.
  14. Parte hartzaileen arteko aldaketa ez da onartuko. Izen emateapertsonala eta transferiezina da.
  15. Bizikletako zein korrikako atalean nikia edo tritrajea janztea beharrezkoa da. Ezin da soina biluzik eraman.
  16. Parte hartzaileak trantsizio gunean uzten duen material guztia kaxan sartuta utzi beharko du.
  17. Arropa zaindegian poltsak uzteko garaian, poltsetan baliozko edo apurkorrak diren objektuak ez sartzea aholkatzen du antolakuntzak. Objektu horiei zerbait gertatuz gero, antolakuntza ez da arduradun egingo.
  18. Bikotea osatzen duten bi partaideek dortsal zenbaki bera eramango dute. Bi partaideek elkarrekin egin beharko dute ibilbide guztia.
  19. Talde guztiek bizikleta ibilbidea 17:30etarako amaituta eduki beharko dute. Hortik aurrera, ez da denbora mugarik ezarriko.
  20. Proban izena emateak probaren araudia onartzea dakar.


Izen-ematea baliogabetzeko politika:

Izen-ematea baliogabetzen bada proba eguna baino bi hilabete edo gehiagoko aurrerapenarekin (uztailak 24 arte), izen-ematearen kuota osoa itzuliko da. Bi hilabete eta hilabete arteko aurrerapenarekin (uztailak 25 – abuztuak 24), izen-emate kuotaren erdia itzuliko da. Azken hilabetean (abuztuak 25etik aurrera) ez da inolako itzulketarik onartuko. Antolatzailearenak ez diren arrazoiengatik proba bertan behera uzten bada (arrazoi meteorologikoak, agintariek hala aginduta, etab.), ez da dirua itzuliko.


HARREMANETARAKO: info@niktri.eus

INFORMAZIO GEHIAGO:
www.niktri.eus