Aiako Harria Mendi Martxa Lasterketa

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2021(e)ko maiatzaren 16(a), igandea(e)ko 08:30(e)tan
  • Lekua: Arritxulo
  • Herria: Oiartzun
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2021/3/29(e)ko 09:00(e)tatik 2021/5/10(e)ko 22:00(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Ibilbidea

Profila

ARRITXULO_2021.O5.16_Traka.kmz

ARRITXULO_2021.O5.16_Traka.gpx

Araudia eta Covid protokoloa

Ordu irteerak

Harremanetarako

Informazio gehiago

Hasiera eta bukaera Arritxulo aterpetxean izango da. Ibilbide zirkularra da: Aritxulegiko lepotik GR 121 jarrarituko du ibilbideak Arritxulangaña, Bianditzko lepo aeta Kausorotik pasaz. Behin Kausoko aparkalekuan gaudela PR GI 1006 a hartuko dugu Oianlekutik pasaz. Hemendik PR GI 1007 a hartuko dugu Urmandi leporaino, gero marka txuri berdeak lotura PR GI1008 arte eta hemendik Arritxulo aterpetxera PR GI 1008 jarraituz.

Ibilbidean zehar Errenga eta Bianditzeko magal belartsuak, Oianlekuko mairu-baratzea eta pagadi zoragarriak ezagutzeko aukera izango dugu, homologatutako bideak erabiliz uneoro.

Helburua Oarsoaldeko natura-ondarea jendeari hurbiltzea da, bereziki Aiako Harria natura parkea, zailtasun tekniko gutxiko ibilbideaz gozatuz.

Arritxulo Aterpetxea Oiartzun eta Lesaka lotzen dituen errepidean kokatua dago, Aiako Harria natura parkean, Aritxulegiko lepotik metro gutxira. Aterpetxean ibilgailuentzako doako aparkalekua, jatetxea, tamaina ezberdineko sei logela eta dutxak aurki ditzake bisitariak. Bertan hasi eta amaituko da gure mendi martxa.

Modalitateak:

Parte hartzeko bi modu eskaintzen ditugu, ibilaldi neurtua eta mendi-lasterketa. Bi kasuetan ibilbide bera izango da.

  • Ibilaldi neurtua: Proposatzen dugun lehenengo aukera lehiarik gabeko ibilaldi neurtua egitea da. Banaka edo taldeka, norberak bere erritmoan ibilbideaz gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. COVID-19ari aurre egiteko hartzen ari diren neurrien arabera, taldekide kopurua mugatua izan daiteke. Pizgarri modura, sari berezi bat emango diogu ibilbidea egiteko guk proposatuko dugun denboratik gertuen gelditzen den parte-hartzaile edo taldeari.


 

  • Mendi-lasterketa: Erronka handiago baten bila dabiltzanentzako, ibilbide neurtuaren bide bera eginez, mendi-korrikalariek euren burua probatzeko aukera izango dute. Lasterketaren irteera ibilbide neurtuarena eta gero izango da, eta ibilbidea egiteko denborarik gutxien behar duena izango da irabazlea.