Domusa Teknik 40 MLK

Informazioa

 

Agur t´erdi:

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunako kideok, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa izeneko mendi-lasterketaren lehen edizioa ari gara antolatzen (Ultra-Trail izenez ere ezagutzen dira lasterketa mota horiek). Lasterketa 2022ko Maiatzaren 14ean izango da, eta lasterkariek 65 km egin beharko dituzte Urola Erdiko mendi eta herriak igaroz (hortik dator 40 milak izena).

Kirol-proba Azpeitian hasi eta amaituko da, eta, bitartean, eskualdeko honako herri eta mendi eder hauek igaro beharko dituzte lasterkariek:

  • Herriak: Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama.
  • Mendiak (metroak): Arroita edo Arauntza (612), Sañu (616), Gazume (1002), Hernio (1078), Murumendi (868), Izaspi (973), Hiruarrieta edo Samiño (933) eta Xoxote (912).

 

Antolatzaileok garbi dugu, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa proiektuaren helburu nagusia ez dela, soilik, mendi-lasterketa interesgarri eta garrantzitsua antolatzea. Helburu horrez gain, mendizaletasuna eta herri horietako guztietako turismoa eta ekonomia ere bultzatu nahi ditugu, lasterketako partaideei zein publikoari bertako txokoak, paraje naturalak eta ondare kulturala eta arkitektonikoa ezagutzera emanez. Azken finean, mendizaletasuna, bertako euskalkien aberastasuna eta ingurumenaren babesa dira kirol-proba horren bidez sustatu nahi ditugun balioak, eta, aldi berean, jendeak ideia horiekin identifikatu eta lotzea nahi genuke Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa.