3 HONDARTZAK TXIKI - LABORAL KUTXA- 2021

Informazioa

3 HONDARTZAK TXIKI - LABORAL KUTXA - 2021

 Donostiako Jakintza Atletismo Kluba eta Bidasoa Atletiko Taldearen zuzendaritza teknikoak, Donostiako 3 Hondartzak Txikiaren 2. edizioa antolatu dute urriaren 10rako, goizeko 11:15etan. 10 kilometrotako lasterketa herrikoiaren ondoren . Ondarretako Hondartza inguruan emango dira irteera ezberdinak lasterketa luzeera ezberdinekin umeen adinen arabera.

Lasterketa honetan 6 eta 12 adinen artean dauden haur orok parte hartu ahal izango dute. 2010 eta 2015 (biak barne) urteen artean jaiotako neska eta mutilentzat.

Izen-emateak irailaren 27an irekiko dira eta dohain izango dira lasterketa kupoa bete arte . Gehienez 195 haurrek parte hartuko dute. Honako modu honetan antolatuko ditugu haurren kopurua:

  • Aurre-benjamin mistoa (2014-2015 jaiotakoak) – 65 haur gehienez
  • Benjamín mistoa (2012-2013 jaiotakoak)---------- 65 haur gehienez
  • Alebines mistoa (2010-2011 jaiotakoak) ---------- 65 haur gehienez

Izen-ematea on-line egingo da web honetan: www.rockthesport.com eta euro solidario bat gehitzeko aukera dago izen-ematean. Euro solidario bat gehitzeko aukera dago izen-ematean. Aurtengo edizioan Aspanogi Fundazioari bideratua dago, minbizia duten haurrei lagundu ahal izateko.

Urriaren 6a, asteazkena, baino lehen (20h) eginiko izen-emate guztientzat korrikalariaren poltsa Robers kirol dendan (Larramendi kalea, 10) jaso ahal izango da ondorengo egun eta orduetan:

URRIAK 7, OSTEGUNA: 10.00 - 13.00 ETA 16.00 - 20.00

URRIAK 8, OSTIRALA: 10.00 - 13.00 ETA 16.00 - 20.00

URRIAK 9, LARUNBATA: 10.00 - 13.00 ETA 16.00 - 20.00

Azken orduko izen-emateetan eta aurrez jaso gabeko dortsalen kasuan, lasterketa egunean bertan jasoko dira irteera lekuan, Ondarretako hondartzan, goizeko 10.00etatik 11.15era bitartean.

Antolakuntzak gomendatzen du dortsalak aurreko egunetan jasotzea eta, lasterketaren egunean bertan jasotzekotan, hobe da denboraz egitea, bakoitzaren lasterketa hasi baino gutxienez 30' lehenago, ilarak saihestearren.

 

Lasterketak ordu hauetan izango dira eta izen – emateen arabera aldatu litezke:

  • 11h20 alebin mistoa 2010/11an jaiotakoak - 750 metro (1go lasterketa)
  • 11h30 alebin mistoa 2010/11an jaiotakoak - 750 metro (2. Lasterketa)
  • 11h40 benjamin mistoa 2012/2013an jaiotakoak -  500 metro (1go lasterketa)
  • 11h45 benjamin mistoa 2012/2013an jaiotakoak -  500 metro (2. Lasterketa)
  • 11h50 aurre-benjamin mistoa 2014/2015an jaiotakoak -  250 metro (1go lasterketa)
  • 11h55 aurre-benjamin mistoa 2014/2015an jaiotakoak -  250 metro (2. Lasterketa)