Informazio gehiago
ATLETA GUZTIENTZAKO ARAUAK
LASTERKETARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA HEMEN.
TXIPA EZARRIA DUEN DORTSALAREN JASOTZEA
Kronometrajea txiparen bidez egingo da. Txipa ezarria duen dortsala izen ematerako momentuan aukeratutako lekuan jaso ahal izango da, lasterketako aste berean:
** Donostiako ROBERS dendan (Larramendi 10):
- Asteazkena 9, osteguna 10 eta ostiralean 11, komertzio ordutegian: 10:00-13:00 / 16:00-20:00
** UPV/EHU-ko Kirol Zerbitzuan (irteeratik 80 m.tara):
- Larunbatean, lasterketa bezperan, 16:00etatik 20:00etara
- Igandean, lasterketa egunean, 8:00etatik 9:00etara.
Ezinbestekoa izango da NAN-a edo eta izen ematearen ziurtagiria aurkeztea.
UNIBERTSITARIOEN DORTSALA
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleentzat bakarrik da. Kontutan hartu inskripzio hauek unibertsitateko kirol zerbitzuak baieztatuko dituela eta ez dela dortsalik emango bertako ikasle izan ezean.
** AZKEN ORDUKO SALMENTAK **
Dortsalak libre geratuko balira hauek larunbata, lasterketa bezperan, 16:00etatik 20:00etara salduko lirateke, 16 €-ko kostearengatik.
** ITZULKETAK **
Bi epe hauetan deuseztatu ahal izango da izen ematea:
* OTSAILAREN 13a BITARTE (barne): Izen ematearen kostea eta bi euro gutxiago gastuen kontzeptupean.
* OTSAILAREN 14tik MARTXOAREN 10era BITARTE (barne): Izen ematearen kostearen %50a.
Bi kasuetan carrera@donostiarrak.com -era bidali behar da emaila, bajaren eskariarekin, eta dagokion itzulketa egingo zaizu.
** Lasterketa bezperan ez dira itzulketarik burutuko.