Bi urtez geldirik egon ostean, hemen da berriro ere EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA.
Denbora pasa bada ere, gogoa eta ohiturak ez ditugu galdu, eta betiko 12km-ko ibilbideari (+835m) eutsiko diogu aurtengoan ere.
Ereñotzuko frontoitik irtengo da lasterketa goizeko 10:00etan, eta Larregaindik gora, Antena, eta Urdaburu mendiko tontorreraino igo beharko dute korrikalariek, ondoren eta bertako basoetatik igarota, Ereñotzuko frontoian helmugarekin amaituko da lasterketa.