Txindokiko Kilometro Bertikala 2023

Inscripciones no activas

Datos básicos

  • Cuándo: Domingo, 7 de mayo de 2023 a las 10:00
  • Lugar: Larraitz (Abaltzisketa)
  • Población:
  • Provincia: Gipuzkoa
  • Fechas de inscripción: Del 19/02/2023 a las 20:00 al 04/05/2023 a las 20:00

Tarifas

Días
Horas
Minutos
Segundos

Documentación

Reglamento

Contacto

Más información

undefined

1. Data eta lekua: TXINDOKIKO KILOMETRO BERTIKALA 2023ko maiatzaren 7an ospatuko da, Larraitzen (Abaltzisketa) eta irteera 10:00etan izango da.

2. Ibilbidea: Lasterketa kronoigoera gisakoa izango da, beraz, banan-banan aterako dira korrikalariak. Larraitzetik hasi eta Gaintzako bidegurutzeraino joango dira korrikalariak. Zati hau neutralizatua izango da. Bidegurutzearen parean dagoen bidea hartuko da eta hemen hasiko da denbora kontatzen. Hemendik, Txindokira igoko da lasterketa, Oria Iturritik pasaz eta honen ostean dagoen bihurgunean, ezkerretara dagoen bidea hartuko da, “tximista” deritzon bidean gora eginez eta Txindokiko gailurreraino. Ibilbideak 3,6km-ko luzera eta 980m-ko desnibel positiboa izango du. Eguraldiaren arabera, ibilbidean aldaketak egin daitezke..

3. Partaidetza: 18 urte baino gehiago eta 75 baino gutxiago dutenek parte hartu ahal izango dute (15 urte baino gehiago dutenek ere parte hartu ahal izango dute baldin eta gurasoen baimena badute eta lasterketan haren tutore helduren bat badago). Korrikalariak gehienez 200 izango dira (30 gehiago gordeko ditu antolakuntzak), beti araudia errespetatzen badute eta betebeharrak betetzen dituztenean.

4. Mailak: Gizonezkoak:

  • Orokorra: 18 urtetik aurrera
  • Juniorrak: 18,19 eta 20 urte dituztenak, hau da, urte horretan 21 urte betetzen ez dituztenak
  • Kadeteak: 15,16 eta 17 urte, hau da, ez dituzte 18 urte bete behar erreferentzia urtean.
  • Herritarrak: Abaltzisketan erroldatuak

Emakumezkoak:

  • Orokorra: 18 urtetik aurrera
  • Juniorrak: 18,19 eta 20 urte dituztenak, hau da, urte horretan 21 urte betetzen ez dituztenak
  • Kadeteak: 15,16 eta 17 urte, hau da, ez dituzte 18 urte bete behar erreferentzia urtean.
  • Herritarrak: Abaltzisketan erroldatua

5.Izen-emateak: Otsailean hasi eta maiatzera bitartean 200 lasterkari izateraino. Antolakuntzak konpromiso ezberdinak bermatzeko, 30 zenbaki gehiago gordeko ditu.

6. Prezioa.: Izen ematearen balioa 24€ ingurukoa izango da. Zenbateko honen barruan proban parte hartzeko eskubidea, erantzukizun zibilaren eta istripu asegurua, antolakuntzak eskainitako zerbitzu guztien erabilera (lasterkarien poltsa, hornitze puntuak, jantzitegia, dutxak, lasterketaren ondorengo bazkaria) eta beste zenbait opari barne izango lirateke. Lasterkariaren poltsa eta opariak jasotzeko parte-hartzaileak bertan egon behar du. Parte-hartzaile guztiek, izen ematea egiten dutenean, lasteketako araudia onartzen dute.

7. Seinaleak.: Ibilbidea banderatxoez eta balizatze xingolaz markatuta egongo da (gorako bidea soilik). Tximistaren hasiera puntuaren erreferentzia ere egongo da. Lasterketa bukatu eta berehala, beherako bidean, ikur guztiak bilduko ditu antolakuntzak.

8. Kontrolguneak: Antolakuntzak lasterketan zehar kontrolgune 1 kokatuko du, derrigorrezkoa da bertatik pasatzea eta hor berezko igarobide kontrolak egingo dira.

9. Hornitze puntuak: 2 hornitze puntu izango dira ibilbidean zehar eta hasiera puntuan beste bat. Ibilbidean zeharreko hornidura puntuetan, 2,35. kilometroan eta helmugan, hornidura likidoa (ura) egongo da soilik. Hasierako puntukoan, hornidura likidoa zein solidoa egongo da.

10. Igarobide denborak: Kontrol puntura (2.35. kilometrora) ordu bete eta 15 minutuan iritsi ez denak ezingo du lasterketarekin jarraitu, zeren eta ez antolakuntzak ezta laguntza zerbitzuek ere ezin izango dute haren babesa bermatu. Hala nola, antolakuntzako arduradunek eta erratza daramaten korrikalariek norbait probatik baztertzeko ahalmena izango dute kasu hauek kontuan izanik: kontrolguneen denborak gainditzen direnean, bere osasun egoera ezegokia denean, probaren arauak apurtu direnean, markatutako ibilbidea bete ez denean, zenbakia bistakoa ez denean, antolakuntzaren arduradunen oharrak aintzat hartzen ez direnean, segurtasun puntuetan arauak betetzen ez direnean edo beste lasterkariekiko jarrera ez egokia antzematen denean. Kanporatuak izan direnak edo alboratzen direnak kontrolgune hurbilenean jakinarazi eta zenbakia eman beharko dute eta antolakuntzaren arduradunen edo bolondresen oharrak jarraituz proba utziko dute.

11. Sariak:Maila absolutua gizonezkoak:

  • 1º Txapela, garaikurra eta 2024 ediziorako doako izen ematea
  • 2º Garaikurra
  • 3º Garaikurra 

Kadetak eta Juniorrak gizonezkoak

  • 1º Garaikurra
  • 2º Garaikurra
  • 3º Garaikurra
  • Maila absolutua emakumezkoak:
  • 1ª Txapela, garaikurra eta 2024 ediziorako doako izen ematea.
  • 2ª Garaikurra
  • 3ª Garaikurra
  • Juniorrak eta kadeteak emakumezkoak:
  • 1ª Garaikurra
  • 2ª Garaikurra
  • 3ª Garaikurra
  • Herritarrak: lehenengo emakumezkoa eta gizonezkoari garaikurra.

12. Sailkapena: Sailkapen guztiak kronoak.com web orrian egongo dira.

13.Dortsalen banaketa: Zenbakien banaketa probaren egun berean goizeko 8:00etatik 9:30ak arte irteeran egongo den karpa batean egingo da, lasterkariaren NAN-a konprobatu ondoren zenbakia jaso ahal izango da.

14.Ingurugiroa: Lasterketa mendian zehar doa, beraz debekatua egongo da zaborra botatzea. Horretarako lasterketa hasieran eta Oria iturrian, hau da, erdiko kontrolgunean (2,35.kilometroan) ontziak eta poltsak egongo dira, plastikoa, papera eta zabor organikoa bereizteko. Antolakuntzak tontorrera igotzen dituen ur botilak, antolakuntzak berak jaitsiko ditu, lasterkariek ezingo dute beraiekin botilarik eraman, zabor hau dagokion moduan birziklatuko dela bermatzeko. Arau hau ez betetzeak kanporatzea ekar dezake.“Tximista” delako zatian, ezingo da ikuslegorik egon. Bestalde, lasterketa Aralargo Parke Naturalaren barnean ospatzen denez, antolakuntzak egunean bertaratutakoei zor zaion errespetua eskatuko die (zarata mugatzea…)

15. Osasun laguntza: Antolakuntzak laguntza zerbitzuak ibilbidearen gune estratejikoetan jarriko ditu. Gainera; helmugan dutxak eta beharra duten lasterkarientzako osasun zerbitzuak izango dira.

16. Segurtasuna: Antolakuntzak lasterketaren ibilbidea desbideratzeko aukera dauka eta baldintza ezberdinen arabera beharrezko modifikazioak egin ditzake, baldintza meteorologikoak edo ezinbesteko gertakizunengatik proba bertan behera utzi dezake.

17. Istripuetan laguntza: Lasterketan parte hartzen dutenek istripu bat pairatu dutenei laguntza ematera behartuta daude, kontrolguneetan ere istripuaren berri eman beharko dute.

18. Istripuetan erantzukizuna: Antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik izango istripuetan, axolagabekeri edo parte-hartzaileen gauzetan; azken honetarako zaindegi zerbitzua egongo da. Parte-hartzaileak euren buruari edo besteei eginiko kalteen arduradunak izango dira.

19. Lasterkariaren asegurua: Ofizialki izen eman duten guztiak aseguru baten bitartez babestuak egongo dira, antolakuntzarekin adostua, zeinak probaren garapenaren ondorioz suertatutako istripuetan erantzukizuna izango duen. Baina inoiz ez ditu antolakuntzak bere gain hartuko: probaren aurretik pairatutako gertakizunak, arduragabekeriak, axolagabekeriak, arauteriari jaramonik ez egitea edo lasterketara joan eta etorriko bidaian gerta daitezkeenak.

20. Beharrezko materiala: Probako antolakuntzak nahitaez haizearen kontrako zira eramatea behartuko du, ez da behar txanoduna izatea. Parte-hartzaileek antolakuntzaren lana errazteko zenbakia bularrean eraman beharko dute. Bestalde, bastoiak eramateko aukera egongo da, baina, bastoiak eramatea erabakitzen duenak, hasieratik bukaeraraino eraman beharko ditu berarekin.

21. Baliogabetzeak eta ezeztatzeak: On-line eginiko erosketaren formalizaziotik 20 egun lehenago arte, proban parte hartu ezin bada, antolakuntzari jakinaraziko zaio lehenbailehen parte hartzea galarazten dion arrazoia azalduz. Kasu honetan, antolakuntzak eskaeraren arrazoia aztertuko du eta izen ematearen %100 itzuliko da. Hortik aurrera ez da dirua itzuliko.22. Irudia: Txindokiko kilometro bertikalean izena ematean lasterkariak bere irudi eskubideei uko egiten dio. Antolakuntzak lasterketaren ondorengo egunetan argazkiak zintzilikatuko ditu eta lasterketa jarraitzen duten hedabideei informazioa eta argazkiak bidaliko dizkie.