- Psikoblok eskalada topaketa egingo da Zaldibian. Eskolatako zubian bide ezberdinak egongo dira probatzeko. Musika, edaria ,pintxoak…
- Izen ematearekin, kamixeta opari. 40 eskalatzaileko muga izena emateko.
- 12:00tatik 14:00tara, 12-16 urte bitarteko gazteak bideak probatzeko aukera izango dute. Hauek gurasoen baimena beharko dute parte hartzeko. Izen ematea doan izango da.
-Bainu jantzia eta toaila eramatea gomendatzen da.
-Dutxatzeko aukera izango da.
-Bukaeran oparien zozketa egingo da.
Gailurrerantz mendi elkartea