Más información
Aurten ere Añorgako duatloian parte hartuta, paraje bikainetan apur bat sufritu eta asko gozatzeko parada izango da.
AÑORGAKO III. DUATLOIA
INFORMAZIO OROKORRA:
Sprint distantziako duatloia da.
2024ko martxoaren 10ean jokatuko da; emakumezkoen irteera 10:30ean izango da, eta gizonezkoena 10:45etan.
Añorgan hasi eta bukatzen den lasterketa, 3 ataletan banatzen da. Korrika 5km, bizikletan 19km, eta korrika 2,5km. Korrika egin beharreko ibilbidea 2,5km-ko zirkuitua da, eta lehenik bi itzuli eta ondoren bakarra emango zaio. Bizikletan egiteko zirkuitua 9,5km-ko distantzia duen itzuliari bi buelta emanda osatzen da. Igoera gogor bezain ederrak tartekatzen dira atseden guneekin. Ibilbidearen irudi zein erreferentzia dokumentuak sailean eta @anorgako_duatloia instagram kontuan dituzue ikusgai.
IZEN EMATEA:
LEHEN 50 izen-emateak deskontuarekin izango dira (-20%). Lehen federatuentzat, 20€tan hasiko da eta ondoren prezioa 25€tan finkatuko da. Froga egunean federatuta egongo ez diren lasterkariek 10€ gehiago ordaindu beharko dute (asegurua), hasieran 30€ eta beherapena bukatzean 35€ ordainduz. Izen-emate itxieraren astean 10€-ko igoera igoera izango da, Federatuek 35€ eta Ez-federatuak 45€ ordainduz. Froga egunaren aste berean EZ DA IZEN EMATERIK ONARTUKO. Izen-ematea orri honen bitartez egingo da.
| Lehen 50ak (-20%) | Izen-emate orokorra | Otsailak 26 - Martxoak 04 |
Federatuak
| 20€ | 25€ | 35€ |
Federatu gabeak | 30€ | 35€ | 45€ |
Kadeteak | 20€ | 20€ | 20€ |
Taldeen eta emakumezkoen izen-ematea sustatze aldera, inskripzio-taldekatuek deskontu berezia izango dute. Horretarako, taldeek antolatzaileei mezu elektriko bidez eman beharko zaie, iada izen emanda dauden taldekideen izenak esanez:
Federatuen pack-a:
Talde bereko 3 emakume federatuk izen-emanda, 2 bakarrik ordainduko dira.
Talde bereko 5 kirolarik federatuk (gizonezko zein emakumezko) izen ematean, 4 ordainduko dira.
Partaide bakoitza, pack bakarrean hartuko da kontuan.
IBILBIDEAREN IRUDIAK:
BOX GUNEA:


-KORRIKA ZIRKUITOA:
ZERBITZUAK:
- Partaide guztientzat lasterketa amaieran anoa gunea eta janaria izango dira.
- Dutxak aldagelak AÑORGA KKE-ren instalazioetan izango dira, Box gunearen ondoan. Partaide guztiek erabili ahal izango dituzte.
- Frogan Ion Zugasti argazkilaria izango da, eta bere argazkiak frogaren instagram kontuan (@anorgako_duatloia) zein bere kontu pertsonalean (@ionzugasti) argitartu ahal izango dira.
SARIAK:
Kategoria bakoitzeko lehen sailkatuek garaikurra izango dute. Gainera, sailkapen orokorreko lehen 3 sailkatuek dirusaria ere izango dute garaikurraz gain.
| Emakumezkoak | Gizonezkoak |
Lehen sailkatua
| 200€ | 200€ |
Bigarren sailkatua | 150€ | 150€ |
Hirugarren sailkatua | 100€ | 100€ |
Lehen AÑORGATARRAK ere garaikur berezia jasoko du.
Gainontzeko kategoria sarituak(garaikurra eskuratuko du lehenak):
-Kadetea
-Jubenila
-Junior
-Sub23
-V1
-V2
-V3
-Taldeka
ARAUTEGIA:
Arautegia Gipuzkoako eta Euskadiko triatloi federazioek ezartzen dutena da. Bestalde, eguneroko informazio eta gorabeherak jarraitzeko gure instagrameko kontua jarraitzea gomendatzen dizuegu.
DORTSAL BILKETA
Añorga hiribidea 44 (Frontoian)
Larunbatean 17:00-19:00
Igandean (lasterketa eguna): 8:30-9:30
Dortsala jasotzeko ezinbestekoa izango da argazkidun dokumentu ofizial bat erakustea.
OHARRA:
Antolakuntzaren eskumenetik kanpo dagoen arrazoi baten ondorioz lasterketa bertan behera geldituko balitz (Eguraldi txarra, Eskumendun Agintarien agindua...) antolakuntzak ez du ziurtatzen izen-emateen diruaren itzulera osoa. Partaide orok izen-ematearekin batera baimena ematen du argazkiak atera eta argitaratzeko.
Lasterketan izen emateak araudia onartzea dakar.