XX Josetxo Imaz Memoriala

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2020(e)ko irailaren 27(a), igandea(e)ko 11:00(e)tan
  • Lekua: Beasain-Lazkao-Ordizia-Beasain
  • Herria: Beasain
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2020/9/15(e)ko 11:00(e)tatik 2020/9/27(e)ko 10:05(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Ibilbidea

Harremanetarako

Informazio gehiago

XX. JOSETXO IMAZ MEMORIALA

Beasain, 2020.09.27. 10:30-etan

 

 

ARAUDIA

 

  1. ARTIKULUA

 

Txindoki Jaso Autowag atletismo taldea eskualdeko atletismo taldeak Beasaingo Udalaren laguntzarekin XX. Josetxo Imaz Memoriala antolatu du 2020ko irailaren 27an, goizez.

 

COVID-19 pandemiaren prebentzio arrazoiengatik, Txindoki Jaso Autowag atletismo taldeko zuzendaritza batzordeak erabaki du aurten lasterketa herrikoi heldua bakarrik antolatzea.

 

Beasainen Nafarroako etorbidean aterako da lasterketa hori ohiko ibilbidea egiteko, Lazkaotik eta Ordiziatik pasatuz, eta helmugan, Nafarroako etorbidean, Beasainen, 10 km-ren ondoren (irteera eta helmuga puntuaren artean 100 metroko separazioa izango da) amaituz.

 

EZ DA IRTEERA BAKAR BATERATURIK EGONGO.

 

Irteerak horrela egingo dira:

 

50 atletako taldetan eta 2 minutunaka mailakatuak. Lehena 10:30etan, bigarrena 10:32etan, 10:34etan eta abar. Zortzi metroko zabaleko irteeran 5 atleta egongo dira, bakoitzak 1,5 metroko tartea duela, eta atzetik 1,5 metroko tartea utzita, beste 5 atleta, eta horrela hurrenez hurren, 10 ilara osatu arte. Hamabost metro luze osatuko du irteerako tropel bakoitzak, lurrean markatuta eta ikusteko moduan atleta bakoitzari dagokion tokia ezarriz.

 

Bi alfonbra izango dira: irteerakoa eta helmugakoa, eta bi alfonbren artean ezarritako denbora izango da sailkapen orokorra ezartzeko erabiliko dena. Beraz, ez du zertan irabazle izan helmugara lehenengo iristen denak; izan ere, ondorengo irteeretan egon daiteke parte-hartzaileren bat denbora hori hobe dezakeena. Sailkapena klubeko sare sozialetan eta webgunean eta www.kronoak.com webean argitaratuko da azken parte-hartzailea iriste denean.

 

Inskripzioan parte-hartzaileak laukitxo bat beteko du proba osatzeko gutxi gorabeherako denborarekin, horren arabera irteera antolatzeko. Inskripzioa irailaren 24aren ondoren egiten bada, irteerako azkeneko taldeetan sartuko dira eta dortsalik altuenak emango zaizkie.

 

Irteerak hauek izango dira:

 

- 1. irteera: 10h30 Dortsalak 1 - 50

- 2. irteera: 10h32 Dortsalak 51tik 100era

- 3. irteera: 10h34 100etik 150era bitarteko dortsalak

-...

 

Maskara nahitaezkoa izango da beti, irteera hartu arte. Dortsal-bilketan eta beroketan (segurtasuneko 1.5 m distantzia une oro gordez) eta aurretik irteera-kaxetan jarri arte. Behin irteera-kaxetan bakoitza bere lekuan jartzen denean kendu ahal izango dute maskara eta horretarako jarritako edukiontzietan bota, eta inoiz ez lehenago.

 

Proba amaitu eta helmugara iritsitakoan maskara bat emango zaie korrikalariei lasterkarien poltsan, hornigaiekin batera, bertan jar dezaten.

 

Helmugatik alde egin behar da lasterketa amaitutakoan aglomerazioak saihesteko eta pertsonen arteko distantzia bermatu ahal izateko. Oraingo honetan ez da sari-banaketarik izango. Sariak ekitaldiaren hurrengo astean banatuko dira.

 

  1. ARTIKULUA.- PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

 

Nahi duenak har dezake parte lasterketa honetan, bereizketarik gabe: kategoria, sexua edo nazionalitatea, atleta federatua izan ala ez. Gutxieneko adina proban parte hartzeko 16 urte izango da probaren egun berean.

 

Pertsona hauek ezin izanen dute parte hartu:

 

- COVID-19 delakoari lotutako edozein sintomatologia izatea (eztula, sukarra, 37° baino gehiago, arnasteko zailtasuna)

 

- COVID-19 delakoak eragindako pertsonekin kontaktuan egon izana lasterketa baino 14 egun edo gutxiagora.

 

- Arrisku talde batean egotea, haurdunaldiagatik edo gaixotasun medikoak izateagatik (hipertentsio arteriala, bihotz-hodietako gaixotasunak , diabetesa, biriketako gaixotasunak, minbizia edo

immunodepresioa, besteak beste).

 

300 lasterkarik baino ez dute parte hartuko.

 

Lasterkari bakoitzak erantzukizun osoa du lasterketan eta probari aurre egiteko adinako egoera fisikoa bermatuko du.

 

  1. ARTIKULUA.- INSKRIPZIOAK

 

Izen emateak irailaren 15ean irekiko dira. Kronometrajea honela egingo da:

erabili eta botatzeko txip dortsalarekin. Inskripzioaren prezioa: 12 € (lasterketa bertan behera geldituko balitz, 10€ bueltatuko dira, antolaketa gastuak kendu eta gero (2€).

 

 

3.1- IZENA EMATEKO MODUA

 

Izen-ematea on-line irekiko da www.kronoak.com helbidean, eta Irailaren 25an, 20:00etan amaituko da. EGUN BEREAN EZINGO DA IZENA EMAN.

 

  1. ARTIKULUA.- DORTSAL TXIPA JASOTZEA

 

Dortsal guztiak eremu honetan entregatuko dira zuzenean:

Larunbata 26, 17:00-19:00 (Pergoletako frontoian) edo Igandea 27, 08:30-10:00 (Irteerako karpetan)

Nahitaezkoa izango da maskararen erabilera dortsala jasotzeko eta aldez aurretik tenperatura neurtuko da. Ez zaie proban parte hartzeko aukera emango 37º-tik gorako tenperatura eman dutenei. Dortsala ez zaie emango eta iskripzioaren zenbatekoa itzuliko zaie. Nahitaezkoa da NANa aurkeztea, dortsal-txipa jasotzeko.

 

  1. ARTIKULUA.- LASTERKARIAREN POLTSA

 

Lasterkariaren poltsa lasterketa amaitzean emango da, eta bertan frutaz, edari isotonikoz, urez eta abarrez osatutako hornidura osoa helmugan poltsaratuta emango zaie. Helmugan maskara bat emango zaie proba bukatutakoan derrigorrez jarri beharko dutena.

 

  1. ARTIKULUA.- DESKALIFIKATZEKO ARRAZOIAK

 

Irteeran eta helmugan kontrolak egongo dira, eta lasterkari guztiek pasatu beharko dituzte nahitaez alfonbrak. Atleta guztiek epaileen esanetara egon beharko dira probaren hasiera baino 5 minutu lehenagotik, alegia, 10:30ak baino 5 minutu aurretik.

 

Frogaz kanpo uzteko arrazoiak honako hauek izango dira:

 

• Ibilbide osoa ez egitea.

 

• Dortsalaren publizitatea aldatu edo ezkutatzen badute.

 

• Dortsala edota txipa beste lasterkari bati esleituta eramatea.

 

• Edizio honetarako esleitutako jatorrizko dortsala ez eramatea.

 

• Helmugan dortsalik gabe sartzea.

 

• Epaileen edo antolakuntzako langileen jarraibideei kasurik ez egitea.

 

• Halaber, gogorarazten da erabat debekatuta dagoela ibilbide barruan antolakuntzakoak ez diren ibilgailu motordunak edo bizikletak sartzea.

 

  1. ARTIKULUA.- LAGUNTZA MEDIKOA

 

Laguntza medikoa izango da ibilbidean zehar, baita helmugan ere. Antolakuntzak lasterkariei gomendatzen die azterketa medikoa egitea proba egin aurretik, parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuz lasterketetatik erator daitezkeen kirol jardueraren arriskuak.

 

  1. ARTIKULUA.- SARIAK

 

Ez da sari-banaketarik egingo helmugan bertan, eta hurrengo astean banatuko dira sariak eta opariak. Beraz, helmugara iristean, lasterkariaren poltsa bildu eta helmuga eremua utzi beharko da ahal den bezain laister, jende pilaketa saihesteko. Ez da aldagela, dutxa eta kontsignarik izango.

 

  1. ARTIKULUA.- PARTE-HARTZAILEEN ASEGURUA

 

Antolakuntzak erantzukizun zibileko aseguru-poliza izango du indarrean dagoen legeriaren arabera. Ofizialki inskribatutako parte-hartzaile guztiak istripu-aseguru poliza batek babestuko ditu kirol aktibitatearen garapen zuzenaren ondorioz gertatzen direnean, eta ez sekula jokaera okerretatik datozenak, ezta lasterketara joan eta itzultzean gerta daitezkeenak ere.

 

  1. ARTIKULUA.- IRUDI-ESKUBIDEAK ETA DATU-LAGAPENA

 

Parte hartzaileek izen-ematea formalizatzeagatik honako hau onartzen dute:

 

Araudia onartzen dute eta baimena ematen diote Txindoki Grupo Jaso Autowag atletismo taldeari bere kabuz edo hirugarren erakundeen bidez, informatikoki eta soilik kirolari lotuta erabiltzen direnean, sustapenerako edo merkataritzarako, datu pertsonalak eta probaren barruko irudia, argazki, bideo eta abarrak erabiltzeko. Ados datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenarekin, parte-hartzaileak bere fitxeroetara sarbidea edukiko du edukiak erabat edo partzialki eraldatu edota ezabatzeko. Eskubide hori erabiltzeko, idatziz eskatu beharko da Txindoki Jaso Autowag taldearen helbidera.

 (Gernikako Arbola 3 (Majori Kiroldegia Sl) 20240 Ordizia)

 

Aurreikusi gabeko guztia IAAF araudiaren arabera aztertuko da.

 

Lasterketarekin lotura duen norbait (lasterkaria, antolatzailea, bolondresa) positiboa bada COVID-19 test batean lasterketa ospatu eta bi asteren barruan, antolakuntzak osasun arloko agintariei jakinaraziko dizkie kontaktuak izan direnen datuak.

 

 

COVID 19. ANTOLAKUNTZAREN PROTOKOLOA

 

Dokumentu hau Beasainen, Lazkaon eta Ordizian dagoen osasun-egoeraren eboluzioaren ondorioz alda daiteke. Probaren antolatzaileak izendatzen duen pertsonaren ardura izango da

protokolo osoa betetzen dela ziurtatzea.

 

ANTOLAKETA

 

Antolakuntzako taldekide guztiak, klub antolatzaileko langileak, boluntarioak, ibilbideko ibilgailuetako langileak, osasun-langileak, etab. maskara erabili eta gorputzeko tenperatura kontroletik pasa beharko dute.

 

ANTOLAKUNTZAREN KARPAK

 

Antolatzaileek hainbat karpa jarriko dituzte Nafarroa etorbidean, Beasainen, irteeraren eta helmugaren lekuan, denak ondo bereizita segurtasun-distantzia gordez. Karpen erabilerak honako hauek izango dira: dortsalak biltzeko karpa, gorputz-tenperaturaren kontrola, osasun-langileen karpa, kronometrajea, etab., Denetan ura eta xaboia jarriko dira edota gel hidroalkoholikoa.

 

APARKALEKUAK

 

Antolakuntzako ibilgailuentzako aparkalekuak prestatuko dira, osasun arloko langileentzat, Ertzaintza eta udaltzaingoarentzat, eta aparkaleku publikoetara iristeko jarraibideak kartelen bidez adieraziko dira.

 

 IRTEERAN ETA HELMUGAN

 

Antolakuntzako langileek uneoro zaindutako bi eremu handi hesien bidez zehazkatuko dira,bai irteerakoak bai helmugakoak, eta antolakuntzako langileak direnak bakarrik sartu ahalko dira eremu horietara,ikusleentzat erabat debekatuta eta zainduta egongo delarik sarrera. Ikusleek nahitaez erabili beharko dute maskara. 1,5 metroko segurtasun neurria pertsona bakoitzaren erantzukizuna izango da. Irteera eta helmuga eremuak ondo mugatuta eta prezintatuta egongo dira, antolakuntzak baimendutako langileak bakarrik sartu ahal izango direlarik.

 

Antolakuntzak boluntarioak izango ditu uneoro adierazitako distantziari eusteko eta maskara egoki erabiltzeko.

 

Megafoniaz gogoratuko da jendeak segurtasun-tartea eta maskara behar bezala erabili behar duela.

 

Megafonia bidez eta langile boluntarioen bidez jendeari gomendatuko zaio ibilbidean sakabanatzea, proba ikusteko eta aglomerazioak txikiak saihesteko, pertsona bakoitzaren erantzukizuna dela gogoraraziz.

 

Proba bukatutakoan, megafoniaz adieraziko da publikoak helmuga eta  inguruak ahal bezain laster utz ditzala.

 

Publikorik gabeko kirol ekitaldi baten apustua argia da.

 

LASTERKETAN

 

Antolakuntzak megafonoaren eta lasterketaren kotxeen bidez  atletek beraien artean mantendu behar duten distantziaz informatuko dute eta uneoro hamar pertsonaz osatutako taldeak sahiestuko dira.

 

SAILKAPENAK

 

Ez da paperean sailkapenik izango. Proba bukatutakoan, www.kronoak.com  gunean eta  klubaren webgune eta sare sozialen bidez helaraziko dira ahal bezain laster.

 

ALDAGELAK ETA DUTXAK

 

Ez da aldagelarik ez dutxarik izango, eta atletei gomendatzen zaie arropa berarekin etorri eta alde egitea berehala, helmuga eta inguruak ahal bezain laster garbi uzteko.

 

SARI-BANAKETA

 

Helmugan bertan ez da sari-banaketarik egingo eta trofeoak proba egin eta hurrengo astean banatuko dira.

 

 

 

Powered by RockTheSport.com