Diego Garciaren oroimenezko XXVII. AzkoitiAzpeitia nazioarteko maratoi erdia

Informazioa

 

Lasterkari herrikoientzat erbiak egongo dira. Denborak hauek izango dira: 1:20;1:24;1:30; 1:40; 1:50 eta 2:00.

  • LEHENENGO 100 DORSALAK: 18 Euro
  • ABENDUAren 31rarte: 20 Euro (Federatuak) / 23 Euro (Ez Federatuak)
  • - Azkeneko hiru ediziotan parte hartu dutenek 3 Euroko deskontua izango dute
  • OTSAILAren 29rarte: 22 Euro (Federatuak) / 25 Euro (Ez Federatuak)
  • IRAILA 10arte: 24 Euro (Federatuak) / 27 Euro (Ez Federatuak)
  • IRAILAren 10etik 17ra (Gaueko 12ak arte): 29 Euro (Federatuak) / 32 Euro (Ez Federatuak)
  • Federatuentzat, fitxa nazionalak edo Euskal Autonomi Erkidegokoak bakarrik balio dute.
  • 10 pertsona edo gehiagoz osatutako taldeek, deskontua izango dute izen emateko kuotan.
  • Partaidetza mugatua dago: 1.100 dorsal
  • Lasterketa egunean EZ da egongo izen ematerik eta hauek irailaren17ko (osteguna) gauean itxiko dira.
  • Parte hartu ezin izatekotan, 15 egun lehenago jakinaraziz 3 aukera daude:
    - Dorsala gorde datorren urterako
    - Titulartasun aldaketa (parte hartzaile berriaren datuak bidaliz)
    - Lasterkariaren poltsa etxera bidali.
  • Dorsalen banaketa lasterketa egunean egingo da Azkoitiko Julio Urkijo kalean (irteeratik 200 metrora) 12:00tatik 16:00etara.
  • Lasterkariaren poltsa irteeran emango da dorsalarekin batera.
  • Arropa jasotzeko zerbitzua egongo da, dorsalak banatuko diren lekuan. Jasotzeko lekua helmuga ondoan egongo da.
  • Lasterketa amaitzen duten partaideek finisher domina jasoko dute.
  • Autobus zerbitzua egongo da, korrikalariak irteerara eramateko. Ikasberriko biribilgunetik irtengo da. Lehenengoa 14:30tan irtengo da. Joan etorrian ibiliko da eta azkenekoa 16:00etan izango da.
  • Hornidurak 4,1; 9,3 ; 12,4 eta 16,4 kilometroan egongo dira.
  • Irteera puntuan, BRASILEÑA kafe etxeak kafea eskainiko dio lasterkariei.
  • Korrikalari bakoitzak aseguru bat izango du, beraz ezinbestekoa da, izen emateko orduan NAN zenbakia, atletismon federatuak direnak bere lizentziaren zenbakia (lizentzia nazionala, Euskal Autonomi Erkidegokoa edo lurraldekoa) eta izanez gero Karnet Korredor Plusaren zenbakia jartzea.
  • Parte hartzaileek Azpeitiko Igerilekuko aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 300 metrora dago Igerilekua).