Diego Garciaren Oroimenezko XXVI. AZKOITIAZPEITIA nazioarteko maratoi erdia.

Informazioa

AZKOITIAZPEITIA nazio arteko maratoi erdia, gure lurraldeko maratoi erdi ospetsuena da. Homologaturik dauden 21097m hauetan, goi mailako korrikalariek bat egiten dute, afizionatu mailako korrikalariekin eta lasterkari herrikoienekin ere bai. 

 Gipuzkoako bihotzean kokaturik, Urola erdialdeko bi herri hauek, gaur egun gure hiriburuetatik gertu daude. Donostiatik 30 minutu eskasera, Bilbo eta Gasteiz berriz ordubete azpitik.

 Proba honetan bizi den giroa bakarra da. Herri guneetan, jendearen txaloak bertatik bertara sentitzen dira. Gune zabaletan berriz, gure paisaia ederraz gozatzeko aukera izango duzue. Ibilbide berri eta egokituan, zenbait aldapa eta bihurgune kendu ditugu. Honekin, lehendik ere azkarra zen ibilbidea, hobeagoa egin dugu. Gogoratu gizonezko mailan 60 minutu azpiko errekorra dagoela eta emakumeetan Estatuko errekorra hemen burutu zuela Rocia Rios-ek.

 AZKOITIAZPEITIA lasterketa, errepideko atletismoa bizitzeko eta sentitzeko dago egina. Lasterketa garaian animazioa egongo da bi herrietan. Erritmoa markatzeko erbiak ere ipiniko ditugu eta ohiko edari eta jakiak ere izango dira helmuga gunean.

 Zatoz, AzkoitiAzpeitia 26. ediziora, izan ere BADUGU ZER OSPATU!

Izen emate prezioak:

Abenduan, federatuak 18€, ez federatuak 21€ * Azken bi urteetako partaideek 3€-ko deskontua izango dute izen ematean.

Urtarrilean, federatuak 20€ / ez federatuak 23€ * Azken bi urteetako partaideek 3€-ko deskontua izango dute izen ematean.

Otsailean, federatuak 22€ / ez federatuak 25€

Martxoa, 22 arte, federatuak 24€ / ez federatuak 27€

Martxoak 23tik 28ra, federatuak 29€ / ez federatuak 32€

Ludoteka serbitzua egongo da Txiki-Txoko ludotekan (igerilekutik 50metrotara), 3-10 urteko umeei zuzenduta 15:00etatik -19:00etara. Aurrez izena eman behar da udaletxean 943150095 telefonoan.

Irteera puntuan, BRASILEÑA kafe etxeak kafea eskainiko dio lasterkariei.