III. Euskal Kosta Krosa

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2019(e)ko irailaren 28(a), larunbata(e)ko 17:00(e)tan
  • Lekua: Getaria
  • Herria: Getaria
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2019/7/31(e)ko 00:00(e)tatik 2019/9/26(e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Ibilbidea

Araudia

Harremanetarako

Informazio gehiago

Lasterketaren jatorria
Euskal Kosta Krosa sustatzeko ideiaren jatorria: “Zumaiako Udal teknikariek Zakila Bira eguneratzeko beharra
azaldu zuten. Horren aurrean kontuan hartu zen lasterkari asko ibiltzen dela Kostako errepidean entrenatzen.
Gainera, Kostako udalek eta Urola Kostako Udal Elkarteak bailara mailako proba bat bultzatzea egoki ikusi
genuen, era horretan gure kostaldea ezagutaraziz eta gure bailarari balio erantsi bat emanaz”.
Euskal Kosta Krosa lasterketa ibiltaria da, Kostako bost udalek bat eginda, Urola Kosta Udal Elkartearen bidez.
Hau da, probak edizio bakoitzean udalerri batean irteera eta bukaera izango du. 2017an lehen edizioa Zumaian,
bigarren edizioa Zarautzen eta hirugarrena Getarian. Gure bailara eta kostaldea balio askokoa izanik, baliabide
eta ingurune zoragarriak eta kirola oinarri hartuta, indarrak batuz, kalitatezko kirol proba bat antolatzea da
helburua.

Ibilbidea
Lasterketak 21,097 kilometroko distantzia izango du, errepidean.
Ibilbidea: Getarian irten eta Zumaiatik igaro ondoren, berriro Getariatik pasaz Zarautza iritsiko da,
ondoren berriro Getarian amaituz.
- III. Euskal Kosta Krosa-Maratoi Erdia irailaren 28an jokatuko da, 17:00etan

Izen-ematearen egutegia eta prezioak:
Izen-ematea:

- Abuztuaren 31 bitartean, 20 euro.
- Irailaren 1etik irailaren 24ra (23:59 h) bitartean, 25 euro.
Behin izen-ematea eginda, ezingo da itzultzeko eskatu, ezta titularra aldatzeko ere.

Sailkapena
Proba bukatzen duten parte hartzaile guztien sailkapena osatuko da, egindako denborak kontuan
hartuta.
Kategoriak honakoak dira:
 Absolutuen maila: 16 urtetik gorakoek parte hartzeko aukera izango dute:
* Juniorren maila: gizonezkoak eta emakumezkoak: 16-19 urte artekoak.
* Beteranoen maila: gizonezkoak eta emakumezkoak: 40 urtetik gorakoak.
 Bailarako udalerri bakoitzetik sailkatutako lehenengoa: Zumaia-Getaria-Zarautz-Aia-
Orio.
Sailkapenerako 2019ko abenduaren 31n parte hartzaileak izango duen adina kontuan hartuko da.

Korrikalariarentzat zerbitzuak
Anoa postuak
Jatekoarekin eta edatekoarekin hainbat postu jarriko dira ibilbide osoan zehar:
Ibilbidean lau anoa postu: 6,5-12,5-16,5 kilometroetan eta helmugan.
Helmugan anoa gune bat.
Korrikalarientzat aldagelak eta dutxak
Antolakuntzak gune bat atonduko korrikalarientzat proba bukatu ondoren, lasai aldatzeko eta
dutxatzeko.
- Getariako udal kiroldegia (Sahatasaga kalea, 13)
Kontsigna
Arropak eta motxilak gordetzeko kontsigna.
15:00etatik 20:00etara bitartean kontsignarako leku bat izango da Getariako Berdura Plazan. Bertan
korrikalariek arropa eta motxilak uzteko aukera izango dute.
Poltsak itxita utzi beharko dira, eta dortsalarekin batera emango den zinta itsasgarria jarrita. Motxilak
utzitako tokian jaso beharko dira. Dortsala erakutsi gabe ezingo da motxilarik jaso.
Asistentzia medikuaren zerbitzua
Antolakuntzak osasun eta larrialdietako zerbitzua jarriko du, Gurutze Gorriaren osasun zerbitzuaren
bidez.
Ikusleentzat eta korrikalarientzat animazioa
Probaren aurretik eta bitartean musika animazioa eta beste hainbat ekitaldi izango dira giroa
animatzeko.

 

Irteera gunea
Probak irteera Getariako frontoian izango du, eta hesien bidez egongo da mugatuta. Beraz, parte
hartzaileek irteerara atzeko aldetik sartu beharko dute.

Sariak
Sari banaketa helmugarako antolatutako gunean egingo da, 19:30etik aurrera. Honako
sailkapenak kontuan hartuta banatuko dira sariak:
Sariak: gizonezkoak eta emakumezkoak:
1. Txapela, 300 euro eta saria.
2. 200 euro eta saria
3. 100 euro eta saria
Sariak maila bakoitzeko lehen sailkatuei emango zaizkie, gizonezkoei zein emakumezkoei.
 Udalerrika lehen sailkatuen sariak gehitu daitezke.
 Gainontzeko sariak ezingo dira gehitu. Hau da, kirolariek sailkapenean
egindako postuaren araberako eta mailakako sari bakarra jaso dezakete.

Dortsalak jasotzea.
Dortsalen banaketa Getarian, Udaletxe ondoan, egingo da:
Irailak 27, ostirala: 17:00etatik 20:00etara.
Irailak 28, larunbata: 10:00etatik 16:00etara

Powered by RockTheSport.com