"I. San Anton Bira" Getariko Zeharkaldia

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2019(e)ko uztailaren 14(a), igandea(e)ko 11:00(e)tan
  • Lekua: Getaria
  • Herria: Getaria
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2019/5/24(e)ko 10:00(e)tatik 2019/7/11(e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Araudia

Harremanetarako

Informazio gehiago

PROBAREN DATUAK


Eguna: 2019/07/14, igandea.


Ordutegia eta ibilbidea:
Probari goizeko 11:00tan emango zaio hasiera Gaztetape hondartzatik, eta 2.600 m. egin ondoren, Malkorbeko ondartzan amaituko da.
Partaideen erantzukizuna izango da adierazitako orduan irteera-puntuan egotea, epaileek zeharkaldiari hasiera ematen dioten unean.


Izen-emateak:
Internetez bakarrik, kronoak.com wegbunean.
Izen-emateko epea 2019ko maiatzaren 24ean zabalduko da, 10:00etan, eta 2019ko uztailaren 11n itxiko da 23:59an, edota plaza guztiak betetzen direnean.

 

Prezioa:
Bakarra: 23€

 

Dortsalak jasotzea:
Dortsalak probaren egunean jaso ahal izango dira, 09:00etatik 10:45era, helmugaeremuan, Gurutze Gorri aurreko Kontsignan.

 

SAN ANTON BIRA ZEHARKALDIAREN IBILBIDEA
Irteera Gaztetape hondartzan izango da, eta San Anton mendiaren ertzetik joango dira igerilariak. Ibilbide guztia buia bidez seinaleztatuta egongo da. Igerilariek guztiak euren eskuinetara utzi beharko dituzte. Izarri punta gainditu ondoren, Masoparri
aldera bideratuko dira eta handik moiako dikeak inguratzera, azkenik Malkorbe hondartza erdian kokaturiko helmugara arte.
DISTANTZIA: 2.600m

IRTEERA
Irteera 11:00tan izango da, eta partaide guztiak batera aterako dira Gaztetape hondartzako hondarretatik.


HELMUGA
Helmuga Malkorbe hondartza erdian egongo da eta bertatik Gurutze Gorri aldera bideratuko dira partaideak.
Ikusleek aukera bikaina izango dute froga jarraitzeko. Lehendabiziko zatia hondartza, nahiz Viveros San Anton aurrean kokaturiko dikeko pasealekutik,
Ketarriraino. San Anton mendiko zeharkaldia bertara igota ikusi ahalko da ondoen (Katxapo edo itsasargiaren azpiko behatokitik). Behin Masoparri punta gaindituta, San Anton mendiko bidetik eta dike ezberdinetako goiko espaloietatik igerilariak
helmugaraino ikusi ahalko dira. Probaren amaiera primeran ikustatuko da Malkorbe hondartza ingurutik, Artzapetik eta Katrapona plazatik.

 

PARTAIDETZA
 A1 kategoria (Beteranoak): 65 urte edo gehiago.
 A2 kategoria (Beteranoak): 55 eta 64 urte artekoak.
 B Kategoria (Master+): 45 eta 54 urte artekoak.
 C kategoria (Masterrak): 35 eta 44 urte artekoak.
 D Kategoria (Seniorrak): 15 eta 34 urte artekoak.
Kategoria ezberdinetarako azaldutako adinak, lehiaketa burutzen den urtean abenduaren 31ean beteko balitu bezala ulertuko da.

 

SARIAK ETA ZOZKETAK
Sailkapen orokorraz gain, maila eta sexuaren araberakoa ere izango da.
Proba amaitutakoan (12:30 inguru) sariak banatuko zaizkie irabazleei eta zenbait opari zozketatuko dira. Hauek jasoko dute saria:
• 1., 2. eta 3. gizonezkoak.
• 1., 2. eta 3. emakumezkoak.
• Getariako 1. gizonezkoak.
• Getariako 1. emakumezkoak.
• Sexu eta kategoria bakoitzeko irabazleak.

 

Antolatzaileak:
GETAITRI Triatloi Kluba  eta Zarautz BALEA Igeriketa KE.
Erakunde laguntzailea:
Getariako Udala