XI. g2haundiak

Informazioa

goierriko2haundiak (g2h) mendiko lasterketa 88 km eta 12.000 metroko desnibel metatua du eta Goierriko inguruko mendiak zeharkatzen ditu bide eta bidexketatik zehar. Irteera eta helmuga Beasainen ditu eta Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalen inguruak igarotzen ditu. Proba burutzeko gehienez 22 orduko muga izango da.

g2h probak hainbat gailur zeharkatzen dituenez, baldintzak oso gogorrak izan daitezke (gaua, haizea, hotza, euria). Ondorioz, segurtasunerako beharrezkoa den materiala eramatea eskatzen du (Araudiaren 26 artikulua). Beharrezkoa da prestaketa oso ona izatea eta ibilbidea egin ahal izateko autonomia pertsonalerako  gaitasun handia edukitzea.

Informazio guztia ehunmilak-eko webgunean aurkituko duzu: www.ehunmilak.com

XI. g2haundiak