79. FORTUNA MENDI IBILALDIA

Informazioa

GAUA ARANTZAN: Larunbateko gaua Arantzan pasatzeko aukera eskaini nahi da bertako aterpetxean, horretarako autobusa antolatuko litzateke larunbat arratsaldean igandeko geltoki berdinekin eta kopuru minimo batekin. Gaua, logela motaren arabera, 30€ eta 63€ bitartean afaria eta gosaria barne. Aterpetxean erreserba norberak egin beharko du. Informazioa gehiago eta kontaktua: www.arantza.net 948 634 179.

Garraioa.- Ibilaldi luzeko autobusak Donostia, Andoain eta bitarteko herrietatik irtengo dira, beraz Tolosaldea, Goiherri eta abarreko parte hartzaileek herri honetan utzi dezakete kotxea eta itzuleran Andoainen jaitsi daitezke. Autobus guztiak A-15etik (Leitzarango autobidea) itzuliko dira. Ibilbide motzean, irteerara joateko autobusak Irun eta Donostiatik aterako dira Andoainerantz eta joan etorria A-15etik egingo dute.

Ekipaia.- Irteeran poltsa edo motxilak (aldatzeko arropekin) poltsa itxietan adierazitako autobusaren maleteroan utziko dira. Ez utzi ezer joaneko autobusean. Poltsak helmugan jasoko dira.

Bidea.- Ibilbideak bidexkatatik eta baso bideetatik igaroko da, pista gogorreko zatiren batekin Ireberreko jaitsieran (31-33 Km bitartean). Lehen 11 kilometroak lurralde irekiak dira, ondoren pagadiekin tartekatuz. Mendiko zapatila edo bota arinekin egin daiteke ibilbidea, ez baitago zoru txarrik.

Ekipaia eta elikagaiak.- Galtzerdi edo oinetako berriak erabiltzea oso kaltegarria izan daiteke. Telefono mugikorra eta GPS eramatea oso komenigarria da.  Larrialdi kasuetan bakarrik erabiltzeko (istripu edo galtzea), egun horretako antolakuntzako telefonoa 689234367 izango da.

Markaketa.- Ibilaldiaren markaketan material biodegragarriak (papera, oihala) eta banderatxo batzuk erabiltzen dira soilik. Inoiz ere ez plastikoak. Salbuespena, bidegurutze eta bide aldaketetan egingo diren pintura urdinezko markak dira.

Hondakinak.- Natura errespeta ezazu, zu pasa aurretiko itxura gorde dezala ondoren ere. Ontziak kontroletan utzi edo helmugaraino eraman ditzakezu, hutsik ez baitute pisurik.

Kamiseta.- Parte-hartzaile bakoitzak, oroigarri modura, kamiseta jasoko du diplomarekin batera.